Robert Walser: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
→‎Bizitza: barne lotura zuzenketa
17. lerroa:
Famili ugari baten semea, [[Karl Walser]] margolariaren anaia izan zen. Hamalau urterekin, ikasketak utzi zituen; eta, idazketan jardun ahal izateko, era guztietako lanbideetan aritu zen -mandatari, aktore, liburu-saltzaile, bankuko langile, artxibozain, idazkari-. Silesiako gaztelu batean etxezain izateko klaseak ere hartu zituen. Ezinegon handia zuen, eta bere liburuetako pertsonaiena bezain alderraia eta ezegonkorra zuen bizitza. Izan ere, bizimodu nomada aukeratu zuen, eta [[Stuttgart]]en, [[Zürich|Zurichen]], [[Berlin]]en eta [[Berna]]n bizi izan zen. Azken hiri horretan egon zen lehen sei urteetan bakarrik, esaterako, hamabost aldiz aldatu zuen etxez.
 
Hainbat idazle handik goraipatu dute ; hala, [[Franz Kafka|Kafkak]], [[Robert Musil]]ek, [[Elias Canetti]]k eta [[Walter Benjamin]]ek bere liburuei buruz berotasun handiarekin idatzi zuten. Halaber, [[Thomas Bernhard]]ek eta [[Peter HandkHandke]]ekk alemanezko idazleen azken belaunaldiengan izan duen eragin ukaezina oroitarazi dute. Hala eta guztiz ere, bere argitalpenek ez dute inoiz irakurleen arrakastarik lortu, eta idazleak bere obrak argitaratzeko zailtasun handiak izan zituen.
 
[[1925]]ean, herentziazko zorotasun baten lehen zeinuak agertu zitzaizkion. Askotan mozkortu egiten zen, eta entzunezko aluzinazioak, gaueko beldurrak eta agresibitate krisiak zituen. Bere arreba [[Lisa Walser]]rek, hil zen arte, etengabe sostengatu zuen; eta, [[1929]]an, bere aholkuei jarraiki, Walser Waldauko zoroetxean sartu zen, borondatez. Laster, [[Herisau]]ra transferitu zuten, eta bertan bizi izan zen hil arte, eguberri egun batean, inguruan paseatzen ari zela, han hogeita lau urte eman ondoren.