«El Correo»: berrikuspenen arteko aldeak

36 bytes added ,  Duela 4 urte
Barne lotura zuzenketa:El Pueblo Vasco (Bilboko egunkaria)
(Barne lotura zuzenketa:El Pueblo Vasco (Bilboko egunkaria))
 
== Historia ==
Lehen alea [[1937]]ko [[uztailaren 6]]an argitaratu zen, ''El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' izenarekin, espainiar falangisten [[Falange Española Tradicionalista y de las JONS|erakunde horrek]] zuzenduta baitzegoen. Egunkaria inprimatzeko, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJri]] desjabetutako ''Euzkadi''ren inprimategia erabili zuten hainbat urtez. 1938an, agintaritza frankistak ''[[El Pueblo Vasco (Bilboko egunkaria)|El Pueblo Vasco]]'' egunkariarekin batu zuen, eta hala ''El Correo Español-El Pueblo Vasco'' egunkaria sortu zen. [[1945]]ean ''[[El Noticiero Bilbaino]]'' egunkaria erosi zuen, Etxebarria eta Bergaretxe burges familien jabetzakoa.
 
Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena, eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. [[1990eko hamarkada]]n izena aldatu eta ''El Correo'' izena hartu zuen. Gaur egun [[Vocento]] komunikabide taldearen barneko egunkaririk nagusiena da. Bi erredakzio ditu, bata [[Bilbo]]n, bestea [[Gasteiz]]en.
17.230

edits