Ibarrekolanda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Irudi:ibarreko.jpg|thumb|250px|right|Ibarrekolanda auzoa Zorrotzatik ikusia]]
'''Ibarrekolanda''' [[Deustu]]ko auzoa da eta [[Bilbo]]ko lehen distrituaren barnean aurkitzen da. Iparraldean [[San Ignazio]] eta hegoaldean Doneperiagako auzoak aurkitzen dira. [[XX. mende]] erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren dorretxea.
 
== Historia ==
 
[[1925]]. urtean [[Deustuko Elizatea]]ak bere independentzia galdu egin zuen [[Bilbo]]rekiko anexioaren eraginez. Momentu hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste zonaldeak bezala ([[Arangoiti]], [[San Ignazio]], [[Elorrieta]] eta [[Zorrotzaurre]]), [[Bilbo]]ren barne gelditu ziren; nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.
 
[[1960ko hamarkada]]tik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean aurkitzen da. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.
 
== Garraio Publikoa ==
=== Autobusa ===
Auzoa [[Bilbo]]ko erdigunea eta bestelako auzoekin batzen dituen lau [[Bilbobus]] linea daude. Autobusak Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.
 
{| {{taulapolita}}
!Linea!! Ibilbidea!! Maiztasuna (min)
|----
|'''[[Image:Linea10.PNG|20px]]''' ||Elorrieta - Plaza Biribila||15´
|----
|'''[[Image:Linea13.PNG|20px]]''' ||Txurdinaga - San Ignazio|| 15´
|----
|'''[[Image:Linea18.PNG|20px]]''' ||Zorrotza - San Ignazio||15´
|----
|'''[[Image:Linea71.PNG|20px]]''' ||Miribilla - San Ignazio|| 20´
|----
|}
 
=== Metroa eta trenbidea ===
[[Bilboko metroa]]ren Tarte Amankomunaren Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean aurkitzen da. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.
 
[[1995]]. urtean [[Bilboko metroa]] zabaltzearekin batera [[EuskoTren]]en [[Plentzia]]ko linearen [[Erandio]]tik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela [[Erandio]] eta [[Bilbo]]ko Deustuko auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen. Horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu zen eta gaur egun ez da trenbidearen arrastorik geratzen.
 
== Kale garrantzitsuenak ==