Fernando Morillo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t «topaketak» izenari lotzeko, izenlaguna behar du (-kiko), ez adizlaguna (-kin)
32. lerroa:
Gazteen gorabehera sentimentalak eta haien kezka eta bizi-irrikak, hitz-jokoz beteriko hizkera zaindu baina oso hurbil batean azlatzen ditu. Hori izan da Morillok sarritan egin duen ahalegina, eta etengabe azpimarratzen duen mezua: euskara ahal bezain zehatz-zorrotz eta jatorra erabili nahi du, baina irakurle gazteentzat zuzena eta batez ere erakargarria (ikusi gero Irakurketa errazari buruzko atala).
 
=== IrakurleekinIrakurleekiko topaketak eta irakurketa erraza euskaraz ===
 
Morilloren eleberriak ohikoak dira ikastetxeko irakurgai moduan. Ikastetxeak eta euskaltegiak bisitatu eta irakurleekin topaketak gogoko dituen idazlea ere bada. Topaketa horien ondorioz, ohartu zen euskal irakurle ugarik uste baino arazo larriagoak zituztela euskaraz irakurtzeko orduan. Horregatik, 2013. urtetik aurrera Irakurketa errazeko formatua euskaraz lantzeari eta bultzatzeari ekin zion.
 
Irakurketa erraza IFLAk (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioak) 1997an argitaratutako nazioarteko ildoei jarraitzen die, irakurketa errazeko testuek bete beharreko oinarrizko arauei dagokienez. Irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako material egokitua da, beraz. Morillok azken urteotan sarritan adierazi duenez, premiazko mugimendua iruditzen zaio euskararen munduan.
 
== Lanak==