Fernando Morillo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
}}
 
== BiografiaLiteratur ibilbidea ==
'''Fernando Morillo''' [[Azpeitia]]n jaio zen [[1974]]ko [[maiatzaren 3]]an. Fisika ikasten hasi zen eta hura amaitu aurretik Filosofia ikasteari ekin zion. Honela, Fisika karrera ez zuen amaitu, baina bai bigarrena. Bitarte horretan, hainbat lan egin izan ditu, hala nola, segurtasun-zaindari, irakasle, etab. Nabarmenak ditu ikasketa joera horiek bere lanetan, sarritan hezkuntzaren, zientziaren edo haien dibulgazioaren inguruan aritzen baitira Morilloren pertsonaiak eta tramak.
 
29. lerroa:
2009an, [[Euskadi Literatura Sariak|Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sariko]] finalista izan zen Morillo, [[Leonardoren hegoak|''Leonardoren hegoak'']] liburuarekin.
 
=== Idazkera estiloa ===
Gazteen gorabehera sentimentalak eta haien kezka eta bizi-irrikak, hitz-jokoz beteriko hizkera zaindu baina oso hurbil batean azlatzen ditu. Hori izan da Morillok sarritan egin duen ahalegina, eta etengabe azpimarratzen duen mezua: euskara ahal bezain zehatz-zorrotz eta jatorra erabili nahi du, baina irakurle gazteentzat zuzena eta batez ere erakargarria (ikusi gero Irakurketa errazari buruzko atala).
 
=== IrakurleekikoIrakurleekin topaketak eta irakurketa erraza euskaraz ===
 
Morilloren eleberriak ohikoak dira ikastetxeko irakurgai moduan. Ikastetxeak eta euskaltegiak bisitatu eta irakurleekin topaketak gogoko dituen idazlea ere bada. Topaketa horien ondorioz, ohartu zen euskal irakurle ugarik uste baino arazo larriagoak zituztela euskaraz irakurtzeko orduan. Horregatik, 2013. urtetik aurrera Irakurketa errazeko formatua euskaraz lantzeari eta bultzatzeari ekin zion.
 
Irakurketa erraza IFLAk (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioak) 1997an argitaratutako nazioarteko ildoei jarraitzen die, irakurketa errazeko testuek bete beharreko oinarrizko arauei dagokienez. Irakurtzeko edota ulertzeko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako material egokitua da, beraz. Morillok azken urteotan sarritan adierazi duenez, premiazko mugimendua iruditzen zaio euskararen munduan.
 
== Lanak==
Asko dira Fernando Morillok idatzitako liburua. Haur eta Gazte Literatura, nobela, biografia, saiakera... denetarik jorratu du bere idazle ibilbidean.
{{sakontzeko|Fernando Morilloren lanen zerrenda}}
 
== Sariak ==