Foroneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n '''Foroneo''', [[Peloponeso]]ko errege bat zen, [[Inako]] ozeanida eta [[Melia]]ren semea.
 
Herrialdeko biztanleak bildu eta zibilizatu zituen, ordurarteordura arte basatiak eta noraezean zebiltzanak, sua nola egin erakutsi zien ([[Prometeo]]k lapurtu ondoren deskubritu zuen lehen gizona izan zen), [[Hera]]ren gurtzan sartu zituen, eta eurentzat, Foronea hiria eraiki zuen, bere bilobak [[Argos]] bezala bataiatuko zuena.
 
Hiri bat eraiki zuen lehen gizona izan zen, eta [[Zeus]]ek beste gizaki batzuen errege izateko baimena eman zion jainkoekin hain pietatetsua izateagatik, bereziki Herarekin, nori tenplu bat eraiki zion. Foroneoren erregealdian izan zen [[Hermes]]ek gizakiei hizkuntza ezberdinak irakatsi zizkien garaia, ordurarteordura arte amankomuneko hizkuntza bat hitz egin baitzuten. Baina honegatik, [[Eris]] (ika-mika), hilkorren artean bizitzen jarri zen, nazio ezberdinetan banatuz.
 
[[Laodize]] edo [[Zerdo]] lamiarekin ezkondu zen, norekin [[Niobe]], [[Apis]] eta [[Kar (greziar mitologia)|Kar]] izan zituen, nortzuri, beste egile batzuk, [[Apolodoro]] eta [[Paternio]]k bezala, [[Lirko]] eta [[Ktonia]] gehitzen dizkieten. [[Likaon (mitologia)|Likaon]], [[Esparton]] eta [[Europs]]en aitatasuna ere ematen zaio.
 
[[Euripides]]ek, baina, bi emazte ematen dizkio: lehenarekin, [[Peito]] izenekoa, [[Egialeo]] eta [[Apia]]ren aita izan zen, eta bigarrenarekin, [[Europa (mitologia)|Europa]], Niobe izan zuen. [[Helaniko]]k, hiru seme izan zituela dio ([[Pelasgo]]. [[Iaso]] eta [[Agenor]]), erresuma banatu zutena euren aita hil zenean.
13. lerroa:
Beragatik, Argoseko biztanleek orokorrean, eta, bereziki, [[Anfiarao]] eta [[Adrasto]]k, ''Foroneidak'' epitetoa jaso zuten.
 
[[Kategoria:Greziar mitologiamitologiako pertsonaiak]]