«Clunyko abadia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
 
== Historia ==
Clunyko abadia [[910]]eko irailaren 2an sortu zuen [[Gilen I.a Akitaniakoa]] dukeak. Bernón Baumekoa ezarri zuen abade, eta abadia berehala [[Sergio III.a]] aita santuaren agindupean jarri zuen. [[BenitoBenedikto Nursiakoa]]ren arauak gorde behar bazituen ere, jaun eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea jaso zuen. Berezitasun honek, aitasantutzarekin harreman estuak eduki ahal izateak, bertako abadeen itzal handiak ([[Odon Clunykoa|Odon Santua]], [[Odilon Clunykoa|Odilon Santua]], [[Hugo Clunykoa|Hugo Handia Santua]]) eta urteetan aurrera jo ahala bere mendean hartu zituzten lurraldeen hedadura handiak (1.200 etxe inguru Hugo Handia Santua abadea hil zenean, 1109. urtean), [[XI. mende]]ko garrantzizko erlijio erreformagune bihurtu zuten. Cluny hiria, [[Frantzia]]ko erdi-ekialdean dagoen [[Borgoina]] eskualdeko [[Saône-et-Loire]] departamenduan kokatua, antzinako abadiaren inguruan hazi zen.
 
Clunyn egon zen beste zenbait pertsonaia ospetsu: [[Gregorio VII.a|Hildebrando Santua]] (Gregorio VII.a aita santua), [[Petri Agurgarria]] abadea, ordena [[Bernardo Clairvauxkoa]]ren erasoetatik babestu zuena.
 
== Arkitektura ==
Artean ere Clunyn abiarazi zen eraberritzeak eragin handia izan zuen, ordura arteko molde [[Arkitektura erromaniko|erromanikoaren]] bilakaera gauzatu baitzuen. Neurri handiko eraikuntza da Clunyko eliza. [[Kanoi ganga]] zorrotza eta leiho zabalez hornituriko sasi-triforioa ditu, eliz-atari zabalak eta hiru kanpandorre karratu oso garaiak kanpoaldean. Erromako [[San PedroPetri basilika]] eraiki zen arte, kristautasunak izan zuen elizarik handiena izan zen Cluny. [[XIX. mendearenmende]]aren hasieran suntsitu zuten ia erabat.
 
== Erreferentziak ==
33.317

edits