Maiatzaren Plazako Amak: berrikuspenen arteko aldeak
Orrialde berria: Elkartekide batzuk [[Nestor Kirchner presidentearekin.]] '''Maiatzaren Plazako Amak''' (gazteleraz ''Madres de Plaza de Mayo'') elkarte sozio-p... |
(Ez dago alderik)
|
14:17, 13 urria 2007ko berrikusketa
Maiatzaren Plazako Amak (gazteleraz Madres de Plaza de Mayo) elkarte sozio-poltiko argentinarra da.
1976 eta 1983 bitartean Jorge Videlaren diktadura militarrak eragindako pertsona "desagertuen" amek osatzen dute, eta izena Buenos Airesko Maiatzaren Plazatik hartu dute. Hain zuzen ere, enparantza hura euren agerpen eta protesta publikoaren leku ezaguna da.
Sortzaileak
Elkartearen sortzaile eta lehenengo kideak hamalau emakume hauek izan ziren: Azucena Villaflor de De Vincenti, Berta Braverman, Haydée García Buelas, María Adela Gard de Antokoletz, Julia Gard, María Mercedes Gard, Cándida Gard, Delicia González, Pepa Noia, Mirta Baravalle, Kety Neuhaus, Raquel Arcushin eta Sra. De Caimi.
1977ko apirilaren 30ean hasi ziren kontzentratzen Casa Rosada presidente-jauregiaren aurrean, justizia eskatuz.
Gerra zikinaren urteak
1976 eta 1983 arteko garai ilunari "Gerra zikina" deitu izan zaio. Zazpi haietan guztietan 9.000-30.000 pertsona desagertu ziren, militarrek horietako milaka torturatu eta erail egin zituztela suposatutzat hartuz.
Sariak
- 1992an "Pentsamendu Askatasunerako Sakharov Saria".
- 1999an NBEren "Bakerako Hezkuntzaren Saria".
- 2003 NBEren "Giza Eskubideen Saria".
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)"Madres de Plaza de Mayo"