Clunyko abadia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
Clunyko abadia [[910]]eko irailaren 2an sortu zuen [[Gilen I.a Akitaniakoa]] dukeak. Bernón Baumekoa ezarri zuen abade, eta abadia berehala [[Sergio III.a]] aita santuaren agindupean jarri zuen. [[Benito Nursiakoa]]ren arauak gorde behar bazituen ere, jaun eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea jaso zuen. Berezitasun honek, aitasantutzarekin harreman estuak eduki ahal izateak, bertako abadeen itzal handiak (Odon Santua, Odilon Santua, Hugo Handia Santua) eta urteetan aurrera jo ahala bere mendean hartu zituzten lurraldeen hedadura handiak (1.200 etxe inguru Hugo Handia Santua abadea hil zenean, 1109. urtean), [[XI. mende]]ko garrantzizko erlijio erreformagune bihurtu zuten. Cluny hiria, [[Frantzia]]ko erdi-ekialdean dagoen [[Borgoina]] eskualdeko [[Saône-et-Loire]] departamenduan kokatua, antzinako abadiaren inguruan hazi zen.
 
Clunyn egon zen beste zenbait pertsonaia ospetsu: [[Gregorio VII.a|Hildebrando Santua]] (Gregorio VII.a aita santua), [[Petri OhoragarriaAgurgarria]] abadea, ordena [[Bernardo SantuarenClairvauxkoa]]ren erasoetatik babestu zuena.
 
== Arkitektura ==