Train à Grande Vitesse: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
9. lerroa:
Tren hauetako abiadura handiak posibleak dira, neurri handi batean, ''Ligne à Grande Vitesse''- LGV ([[frantses]]ez abiadura handiko linea) garatu zelako haien ibilibideak errazteko. Linea hauek ezaugarri berezi batzuk behar dituzte abiadura handiko bidaiak errazteko. Gauzak horrela, giro handiko kurbak izan behar dituzte, hainbesteko abiadura jasan dezaketen trenbide bereziak eta seinalizazio-sistema berezi bat, gidariaren lana errazteko.
 
TGV-a bidaiari-garrariorako sortutako zerbitzu bat da, baina TGV sare txiki bat existitzen da [[Paris]] eta [[Lyon]] hirien artean postaren erabilerarako, horiz margotutako trenak, hain zuzen ere. [[Frantzia]]ko TGV-az gain, TGV-aren tren deribatuak ere badaude, [[Hego- Korea]]n (KTX), [[Espainia]]n (AVE S.100 eta Euromed S.101), eta [[Erresuma Batua]]n (Eurostar)
 
TGV-a oso elementu onuragarria izan da aspaldian hegazkinez egiten ziren bidaiak trenbidez egiteko, bidaia denbora-kopurua murrizten baita, 3 ordu baino gutxiagoko biadaietan, batez ere. Honen arrazoi nagusia izan litzateke tren bidaietan ez dela airezko bidaietan besteko protokolorik ezta inspekziorik jarraitu behar. Era berean, tren-geltokiak hiritik askoz ere hurbilago daudenez, ez da hainbesteko denborarik galtzen aireportua eta hiriaren arteko distantzia egiteko. Bestalde, TGV-a oso garraiobide segurua da, inoz istripurik izan ez duena.