«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
 
'''Harkaitz Cano Jauregi''' ([[Lasarte-Oria]], [[Gipuzkoa]], [[1975]]eko [[abuztuaren 4]]a) [[euskal idazle]] eta itzutzaileaitzultzailea da. Literaturan ez ezik [[telebista]] eta irratiko gidoilari moduan ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, ''[[Susa]]'' aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen. <ref name=Etxepare"0">{{Cite web|url=http://www.etxepareinstitutua.net/argitalpenak/narratiba_antologia.pdf|izenburua=Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat|sartze-data=2016-3-14|abizena=Ayerbe|izena=Mikel|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=|formatua=PDF|argitaletxea=Etxepare Institutua}}</ref>
 
[[Zuzenbide]]an lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere; [[Hanif Kureishi]] eta [[Allen Ginsberg]]en lanak adibidez. [[New York]]en bolada bat igaro ondoren, hiri hori sarritan agertu da bere liburuetan.
== Literatur ibilbidea ==
 
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan zegozkion kategoria eta urte ia guztietan izan zen saritua. Bere lehenengo lana, ''[[Kea behelainopeanbehe-lainopean bezala]]'' poema-liburua izan zen eta [[1994]]ean kaleratu zuen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen bere hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren, eta hau ere, argitaletxe berarekin kaleratu zuen.
 
Lehen lana kaleratu ostean, hainbat generoz osaturiko lanak kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Hauen ondoren kaleratu zuen hurrengo lana, bere lehen eleberria izan zena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]. Ondoren, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
* [[1998]]ko [[Ignacio Aldekoa saria]] ''Jon Mirandek balada bat idazten du Jim Morrisonen omenez'' lanagatik.
* [[2005]]eko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Belarraren ahoa'' lanagatik.
* [[2012]]ko [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] ''Twist'' lanagatik. <ref name=Etxepare"0"/> <ref name=ELH/>
 
== Erreferentziak ==
1.362

edits