«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: ''[[Itsasoa etxe barruan]]'' (Elkar, [[2003]]), ''[[Omar dendaria]]'' (Elkar, [[2005]])... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta ''[[Xabiroi]]'' aldizkarian argitaratzen zen ''Piztia otzanak'' komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez eta telebista munduan ere lan egin izan du, bai telesailetako gidoiak idazten baita film labur (''[[Adar bakar]]'') baten gidoia idatziz ere.
 
Itzulpenei dagokionez, Canok euskaratuak dira, besteak beste, ''[[Sorgin moderno bat/A modern witch]]'' (Baigorri, [[2002]]), [[Paul Auster]]-en ''[[Kristalezko hiria]]'' nobela grafikoa ([[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]], [[2006]]) eta [[Hanif Kureishi]]ren ''Intimitatea'' (Txalaparta, 2008) liburuak. Bere hainbat liburu ere itzuli dira gaztelaniara: ''Beluna jazz'' (''Jazz y Alaska en la misma frase'', Seix Barral, 2004), ''Zinema eta literatura'' (''Ojo y medio'', Mettok, 2010), ''Telefono kaiolatua'' (''Enseres de ortopedia inútil'', Hiru, 2002), ''Dardaren interpretazioa'' poema-antologia (''Interpretación de los temblores'', Atenea, 2004), ''Belarraren ahoa'' (''El filo de la hierba'', Alberdania, 2006) (''El puente desafinado'', Erein), ''Norbait dabil sute-eskaileran'' (''Alguien anda en la escalera de incendios'', El Gaviero, 2008). <ref name=ELH>{{Cite Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) Ibon Egañaren artikulua [web|url=http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=265]|izenburua=Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)Ibon Egañaren artikulua|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> <ref>{{Cite nameweb|url=HarkaitzCanorenwebguneofizialahttp://www.harkaitzcano.com/|izenburua=Harkaitz Canoren web gune ofiziala|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
== Lanak ==
1.362

edits