Iñaki Iza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erreferentziak: clean up, replaced: |EH-BI}} → |Bizkaia}} using AWB
No edit summary
20. lerroa:
}}
 
'''Iñaki Iza Zarazua''', [[pilota]] arloan '''Iza''' deituraz ezaguna ([[Zornotza]], [[Bizkaia]], [[1986]]ko [[irailaren 9]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Atzelari jokatzen du, [[Asegarce]] enpresarekin. Profesional2007an profesional bilakatu baino lehen, [[2007]]anurte hartako Antiguoko torneoko txapelduna izan zen.<ref>[http://www.asegarce.com/euskera/frames.html Enpresako fitxa]</ref>
 
Bere ibilbide profesionalean, ez du ia jarraitutasunik izan, lesioen eraginez: lehen urteetan, eskuetako arazo ugari izan zituen, eta 2012an sei hilabete egon zen geldirik, gerriko minez, protusio bat eta mugituriko orno bat baitu. 2013an, beste hainbeste egon zen jokatu gabe, ezker besoko nerbioko arazo baten eta [[Q sukarra]] delako gaitzaren erruz. 2015eko azaroaren 21ean jokatu zuen azken partida, eta geroztik gerriko orno arteko higadura ezin sendatuta dabil. Hainbat hilabetez tratamendu eta botikekin sendatzen saiatu eta gero, bi ebakuntza egin dizkiote, baina lesioa ez da oneratu, eta pilotari lanbidea uztekotan dabil.<ref>Imanol {{larritxo|Magro Eizmendi}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1770/025/001/2016-06-02/gerriak_kendu_dio_gerrikoa.htm «Gerriak kendu dio gerrikoa»], ''Berria'', 2016-06-02.</ref>
 
== Erreferentziak ==