Francisco Giner de los Ríos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak, +argazkia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Hezkuntzari buruzko ikerketak
4. lerroa:
 
[[Bartzelona]]n eta [[Granada (Espainia)|Granadan]] zuzenbide-ikasketak egin ondoren [[Madril]]a joan zen bizitzera. Han, [[Julián Sanz del Río]] ezagutu zuen eta hark eman zion [[Karl Christian Friedrich Krause|Krauseren]] irakaspenen berri. [[1876]]. urtean Institución Libre de Enseñanza (Heziketa Libreko Erakundea) sortu zuen Madrilen, elizaren eta estatuaren mende zegoen heziketa-moldeak saihestu eta Europako pedagogia-metodo berrienak gauzatu ahal izateko. Espainiako intelektualengan eragin handia izan zuen erakunde hark. Han bildu ziren [[1920]]. urte inguruan, esate baterako, [[Federico García Lorca|García Lorca]] eta [[Rafael Alberti]] olerkariak, [[Luis Buñuel]] zinemagilea eta [[Salvador Dalí]] pintorea. Bere obra nagusiak ''Estudios sobre educación'' ([[1886]], ''Heziketari buruzko azterketa''),'' Filosofía y sociología ''([[1904]]) eta ''Resúmen de filosofía del derecho'' ([[1912]], ''Zuzenbide filosofiaren laburpena'') dira.
 
== Hezkuntzari buruzko ikerketak ==
 
''Estudios sobre la educación'' edo euskaraz, ''Hezkuntzari buruzko ikerketak'' liburuan, zera idatzi zuen:
{{esaera2|Gure artean, kazetariak, katedradunak, apaizak, merkatariak, ministroak, naturalistak, fabrikatzaileak, sendagileak, militarrak, abokatuak, musikariak, idazleak, kimikariak, arkitektuak eta ez dakit zer gehiago dira talentuko pertsonak... baina nekez dira gizakiak. Horra bada haien espezialismo estuaren arrazioa, haien zerumuga murritzetik harantz dagoen ororen aurrean erakusten duten axolagabekeria izugarria, eta irakaskuntzaren eta heziketaren artean dagoen eten handia, ez soilik bizitza moralari dagokionez, baizik eta adimenaren esparruan berean, pauso bat eman orduko topo egiten baitugu jakintsu loriatsu batekin, artista ezin ospetsuago batekin edo distiraz beteriko politikari batekin, beren lanbideetan gutxi asko badakiten arren, bost axola zaiena besterena. Pertsonaia hauek ez dute gizakia gizaki egiten duten ideia, printzipio, sentimendu, gustu eta moduen arrastorik ia, ez baitu inor gizaki egiten logaritmo taula buruz jaakiteak, re altua txioka borobiltzeak edo erruletan diru-zorro mardula irabazteak.
 
Gure bizitza intelektualaren miseria honen sorburua edo, ez dakit garbi zer esan, ondorioa da gure irakaskuntza .|Francisco Giner de los Ríos, ''Estudios sobre educación''}}
 
 
== Erreferentziak ==