«Édouard Vuillard»: berrikuspenen arteko aldeak

+jaiotza eta heriotza datak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(+jaiotza eta heriotza datak)
[[Fitxategi:Edouard Vuillard - The Chestnuts (1894-1895).jpg|thumb|Vuillarden ''Gaztainak''.]]
 
'''Jean-Édouard Vuillard''' ([[Cuiseaux]], [[Saône-et-Loire]], [[Frantzia]], [[1868]]ko [[azaroaren 12]]a - [[La Baule]], Frantzia, [[1940]]ko [[ekainaren 21]]a) [[margolaritza|margolaria]] izan zen. [[Les Nabis|Estilo intimista]]ren aitzindaria izan zen, [[Pierre Bonnard]]ekin batera. Teknika ugari erabili zituen: [[Pastel (pintura)|pastela]], [[olio-pintura]], tenplea, eta abar. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen, baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira. Vuillarden konposizioari eta perspektibari [[Paul Gauguin|Gauguinen]] eta japoniar irudien eragina nabari zaie. [[Izadi hil]]ak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.
 
[[Diogène Maillart|Maillart]]en lantegian lan egin zuen, eta, geroago, Julian Akademiako eta [[Parisko Arte Ederretako Akademia]]n egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren [[Les Nabis]] abangoardia-taldeko kide izan zen, maisu nagusietakoa, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin; hala ere, bere estilo intimista gorde zuen. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen duten eszenekiko zaletasuna; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, ''Parisko lorategiak'' panel apaingarrien sailean (1894; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).
 
[[Fitxategi:Edouard Vuillard - Interieur.jpg|thumb|left|''Barnealdea'']]