Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
[[Arte]] munduan bere [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] erretaula dela eta eta [[historia]]n bertan 1660ko ekainaren 9an [[Luis XIV.a Frantziakoa]] eta Maria Teresa Austriakoa ezkondu zirelako ezaguna da. 1931ko martxoaren 7an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen<ref>[http://www.culture.gouv.fr/public/mistral/merimee_fr?ACTION=CHERCHER&FIELD_1=REF&VALUE_1=PA00084494 Mérimée datu-basea]</ref>.
 
Barrual­dea Lapurdiko elizen prototipoa da. Hiru galeria bikain ditu, absiderantz; karelak eta balaustreak egurzur landuaz
eta torneatuaz eginak. Hiru solairuko koru aparta berriz eraiki zuten [[1856]]an, [[Napoleon III.a]]ren aginduz. Jasotako [[presbiterio]]an dago Lapurdi guztiko erretaularik bikainena. Martin de Bidacheren artelana da, edota, zehatzago esateko, haren tailerrean egindakoa. Horma‑hutsarteetan irudi hunkigarriak daude, gubia desberdinez eginak. San Leon, elizbarrutiaren zaindaria, eta San Roke, erromesen babeslea, betikotuta daude. Presbiterioaren azpian sakristia dago, errege‑opari baliotsuen
gordeleku. Alboko erretaula batean ikustekoa da Errege magoen adorazioa, Restou margolariaren artelana, [[1727]]an egina.
 
Jaiokundea ere olioz ederki egindako lana da, eta egurrezkozurezko argi‑armiarma urreztatuak, brontzezkoen itxurakoak. Halaber, ederki
zizel­katua dago munstroek eutsitako pulpitua.