Hermilio Alcalde del Río: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
+argazkia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Alcalde del Rio.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|Alcalde del Rio]]
 
'''Hermilio Alcalde del Rio''' ([[Villamediana]], [[Palentziako probintzia|Palentzia]], [[1866]]-[[Torrelavega]], [[Kantabria]], [[1947]]), ia 50 urtez, Torrelavegako Arte eta Lanbideen Eskolako zuzendari bezala aritu zen arkeologo [[espainia]]r bat izan zen.
 
== Biografia ==
Hermiliok, bere aktibitate arkeologikoa, [[1902]]an hasi zuen, [[Augusto González de Linares]]ekin [[Altamirako leizea|Altamirako leizera]] joan zenean. [[1903]]an, bere kabuz, [[labar artea|labar-pinturadun]] [[Kantabria]]ko leize ugariren aurkikuntza hasten du, horien artean, [[Hornos de la Peñako leizea]], [[CovalanasekoCovalanasko leizea]], [[La Hazako leizea]], [[Santianeko leizea]], [[La Clotildeko leizea]], [[La Meazako leizea]] eta [[El Pendoko leizea|El Pendoko leizeko]] labar grabatuak.
 
[[Asturiasko Printzerria|Asturias]] ekialdean ere lan egin zuen, non [[El Pindaleko leizea|El Pindaleko leizeko]], [[Mazaculos IIko leizea|Mazaculos IIko leizeko]], [[El Quintanaleko leizea|El Quintanaleko leizeko]] eta [[La Lojako leizea|La Lojako leizeko]] pintura eta grabatu multzoak eta [[Peña Manileko Gaztelua|Peña Manileko Gazteluko]] indusketa aurkitu zituen. [[Hugo Obermaier]] eta P. Wernertekin batera, [[La Pasiegako leizea]]ren mendebaldeko zatia, C galeria aurkitu zuen [[1911]]n. Hermilioren ikerketak emandako informazio kopurua, ikaragarria da, baina, honetaz gain, [[1906]]an, ''[[Santanderreko probintzia]]ko historiaurreko leizeetako grabatu eta pinturak: Altamirako leizea, Covalanaseko leizea, Hornos de la Peñako leizea, El Castillo leizea'' argitaratu zuen, eta, aurrerago, ''Les cavernes de la région cantabrique (Espagne)'' bezalako beste argitalpen batzuetan parte hartu zuen, [[Henri Breuil]] eta Lorenzo Sierrarekin batera. Azken lan honek, gaur egun, [[Kantauriar Eskualdeaeskualdea|Kantauriar Eskualdeko]] paleolitoko labar arteari buruzko funtsezko lan bat izaten jarraitzen du.
 
Alcalde del Riok, [[Rasines]]eko [[Haraneko leizea]], [[Hornos de la Peñako leizea]] eta El Castillo leizea bezalako paleolitoko aztarnategiak industu zituen, lanok, [[Alberto I.a Monakokoa]]k eta [[Paris]]eko ''Institut de Paléontologie Humaine''k finantzatuak izan zirelarik.