Max Reinhardt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Max Reinhardt.jpg|thumb|alt=05948|Max Reinhardt]]
'''Max Reinhardt''' (jaiotzez ''Maximilian Goldman'', [[Baden (Austria)|Baden]], Vienatik hurbil, [[1873|1873ko]] [[Irailaren 9|irailaren 9a]] - [[New York]], [[1943|1943ko]] [[Urriaren 31|urriaren 31a]]) austriar [[antzerki]]-zuzendaria eta [[Zinema|zinemagilea]] . [[Viena|Vienan]] eta [[Salzburgo|Salzburgon]] egin zituen arte ederretako ikasketak. [[1894]]. urtean [[Berlin|Berlinen]] hartu zuen bizilekua. [[1901]]-[[1903]] urteetan ''Kleines Theater'' abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, [[1903]]-[[1905]] bitartean ''Neues Theater''rena eta 1905. urtetik aurrera ''Deutsches Theater''rena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. [[1916]]-[[1918]] urteetan Berlingo ''Volksbühne'' antzerki taldearen zuzendari izan zen, eta [[1924]]-[[1933]] bitartean, Vienako ''Theater in der Josefstadt'' taldearena. [[1933|1933an]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen [[William Shakespeare|Shakespeareren]] ''[[Udako gau bateko ametsa]]'' obra ([[1935]]). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista ([[Wedeking]]) eta sinbolisten ([[Hoffmannsthal]]) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle ([[Murnau]], [[Lubitsch]], [[Jannings]], [[Veidt]]).
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}