Juan Kruz Igerabide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
 
== Ibilbidea ==
Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan, gerora Euskal [[Filologia]]n doktore izaki, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] Euskara Zerbitzuan lanean dihardu eta EHUko Mikel Laboa katedraren zuzendaria da. [[2003]]tik euskaltzain urgazlea da.<ref>{{Cite web|url=http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/juan-kruz-igerabide-sarasola?h=I|izenburua=Juan Kruz Igerabide / Euskal Idazleen Elkartea|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
Urte askoan aritu izan zen haur eta gaztetxoekin irakasle lanetan. Literatura arloan ikerketak ere egin izan ditu haur-literaturan, batez ere poesia aztertuz; horretan, aipatzekoa da ahozko tradizioaren alorra aztertzen duen ''Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura'' [[1993]]. <ref>{{Cite web|url=http://www.galde.eu/eu/autores/juan-kruz-igerabide/|izenburua=Juan Kruz Igerabide / Galde aldizkaria|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
Amandre ipuinetatik abiatzen da, ipuinen jatorria, funtzioak, erabilera, ideologia, eta abar landuz. Izan ere, haurraren eta literaturaren arteko harremana du aztergai, haur txikiei kontatzen zaizkien ipuinak, ipuin horien eragina haurrengan, psikoanalisiak zer dioen... baita gaur egungo gizartean zer betebehar duten amandre ipuinek ere.
25. lerroa:
Haur ipuinei dagokionez lan asko egin ditu, hogeita hamar liburutik gora, hain zuzen ere. [[1999]]an [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] irabazi zuen [[Jonas eta hozkailu beldurtia]] lanarengatik. Bere azken lanen artean dugu helduentzat idatziriko lehen nobela, [[Hauts bihurtu zineten]], [[2005]]an idatzirik. <ref name=galtzagorri>{{eu}} {{Erreferentzia
|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/juan-kruz-igerabide-sarasola
|izenburua=Biografia: Juan Kruz Igerabide / Galtzagorri Elkartea
|weborria=galtzagorri.eus}}</ref>