Mikel Urrutikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
22. lerroa:
'''Mikel Urrutikoetxea Azkueta''', [[pilota]] arloan '''Urrutikoetxea''' deituraz ezaguna ([[Zaratamo]], [[Bizkaia]], [[1989]]ko [[maiatzaren 24]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (2016)|2016ko binakako txapelketa nagusian]]. [[Asegarce]] enpresakoa da. 2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.<ref>[http://www.asegarce.com/eu/pelotaris/urrutikoetxea-232.html Asegarceren webguneko fitxa]</ref> 2015ean, [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz buruko txapelketa nagusia]] irabazi zuen, finalean [[Olaizola II.a]] 22-19 mendean hartuta. [[Oinatz Bengoetxea]]ren ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako.<ref>{{es}} [http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20150628/urrutikoetxea-se-lleva-su-primera-txapela-tras-colarse-en-la-final «Urrutikoetxea se lleva su primera txapela tras colarse en la final»], ''Naiz'', 2015-06-28.</ref> 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.<ref>Unai {{maiuskula txiki|Zubeldia}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1744/024/001/2015-06-30/burua_hotz_mantendu_nuen_eta_ondo_amaitu_nuen_partida.htm «Mikel Urrutikoetxea, Asegarceko pilotaria: "Burua hotz mantendu nuen, eta ondo amaitu nuen partida"»], ''Berria'', 2015-06-30.</ref>
 
2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, esku huskako hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, lau eta erdikoa eta binakakoa) jarraian irabazitako pilotarien urrien artera sartu zen. Gainera, binakakoan, berez aurrelaria den arren, atzelari aritu zen, bai eta bikain aritu ere.<ref>{{erreferentzia|izena=Imanol |abizena= Magro Eizmendi |url=http://www.berria.eus/paperekoa/2424/034/001/2016-04-10/zoritxarra_gonbitik_gabe_sartu_da_festan.htm|egunkaria=[[Berria]]|data=2016-04-10|izenburua= Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan}}</ref> Atzelari arituta binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. Hurrengo txapelketa nagusian ere, 2016ko buruz burukoan, finalera iritsi zen, eta txapeldunorde bukatu zuen, [[Irribarria]]ren aurka 22-13 galduta. Esku huskako hiru txapelketa nagusietako lau final jarraian jokatu dituen pilotari bakanetakoa da.
 
== Kirol lorpenak ==