«Lotario I.a»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{lanean|xirkan}}
{{Agintari infotaula
| izena = Lotario I.a
Begi txarrez ikusi zuen [[Karlos II.a Burusoila|Karlos]] anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta [[833]]an aitaren aurkako konplota burutu zuen, [[Pepin I.a Akitaniakoa|Pepin]] eta [[Luis II.a Germaniarra|Luis]] anaiekin elkar harturik; baina [[834]]an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen<ref name="lar">{{erreferentzia|izena = | abizena = |url = http://www.larousse.fr/encyclopedie/personnage/Lothaire_I_er/126566| izenburua = Lothaire Ier |bilduma= |argitaletxea = larousse.fr| sartze-data = 2016-05-29}}</ref>.
 
Aita [[840]]an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina [[Karlos II.a Burusoila|Karlos ''Burusoila'']] eta [[Luis II.a Germaniarra|Luis ''Germaniarra'']] elkartu ziren haren aurka. [[Fontenoy (Yonne)|Fontenoy-en-Puisayeko]] gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, [[Verdungo Hitzarmena]] onartu behar izan zuen<ref name="brit"></ref>. Lotariok, enperadore tituluaz gain, [[Erdialdeko Frantzia]], jaso zuen: [[Italiar penintsula]]ko iparraldea eta [[Frisia]]tik [[Proventza]]rainoko lur zerrenda. Frisian [[normandiar]]ren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian [[sarrazeno]]en aurka<ref name="lar"></ref>. [[855]]ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:
 
* [[Luis II.a]]rentzat, Italia eta koroa inperiala.
 
Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, [[855]]eko [[irailaren 29]]an<ref name="lar"></ref>.
 
== Ezkontza eta seme alabak ==
821ean Ermengarda Toursekoarekin ezkondu zen; zortzi seme alaba izan zituzten:
* [[Luis II.a|Luis]] (825–875), Italiako erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Engelbergarekin ezkondu zen.
* Hiltrude (826–865), Berengario Spoletokoarekin ezkondu zena.
* Ermengarda (825 aldean–849).
* Berta (830 aldean–852).
* Gisela (830 aldean–856), [[Brescia]]ko San Salvatoreko abadesa.
* [[Lotario II.a|Lotario]] (835–869), [[Lotaringia]]ko erregea. Teutbergarekin ezkondu zen.
* Rotrude (840 aldean), Lamberto III.a Nanteskoarekin ezkondu zena.
* [[Karlos Proventzakoa|Karlos]] (845–863), [[Burgundia Beherea|Burgundia Behereko erregea]] izan zena.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen aurkibidea}}
 
 
{{bizialdia|795eko|855eko|Lotario 01}}
[[Kategoria:Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak]]
32.707

edits