Eusko Jaurlaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programa
11. lerroa:
 
Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: [[Francisco Franco]]ren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.
 
==== Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programa ====
{{esaera2|Herriaren nahiei jaramon eginez eta espainiar Errepublikako Gorteek onarturiko Euzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda.
 
Beraz:
 
Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baita erlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiere Konstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei.
 
Behin-behineko Eusko Jaurlaritza bere lehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...).
 
Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...).
 
Ahalik eta arinen hasiko da foru ertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...).|''1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa'', Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta}}
 
=== Erbestea ===