Frédéric Chopin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Lan nagusiak: barne lotura zuzenketa: bals
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
== Biografia ==
Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako dohain bereziak. [[1826]]-[[1829]] bitartean, [[Varsovia]]ko kontserbatorioan ikasten ari zela, ondu zituen bere lehen lanak. Hemeretzi urterekin Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozartenarekin]] konparatzen zen<ref>Jean-Yves CLEMENT: [http://books.google.es/books?id=cTnTAAAAQBAJ&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false ''Les deux âmes de Frédéric Chopin''] Books.google.es</ref> [[1829]]an [[Berlin]]en eta [[Viena]]n eman zituen kontzertuak. Han hasieran arrakasta handia izan bazuen ere, [[Paris]]a erbesteratu behar izan zuen [[1830]]ean. [[Frantzia]]n, [[Heinrich Heine|Heine]], [[Franz Liszt|Liszt]], [[Hector Berlioz|Berlioz]] eta abarren laguntza jaso ondoren, Europako aristokraziaren piano irakasle nagusi bihurtu eta konposizio lanari ekin zion berriro. [[Varsovia]]n onduriko hainbat eta hainbat lan berrikusi zituen garai hartan. Heriotza ekarri zion [[tuberkulosi]]aren lehen zantzuak agertu ondoren, [[Mallorca]] uharteko [[Valldemossa]]ko kartujoen[[kartusiar]] komentura erretiratu zen [[1838]]an, hamar urtez lotuko zitzaion [[George Sand]] idazlearekin. Parisen hil zen 1849ko urriaren 17an.
 
Chopinek pianorako idatzi zituen bere lan gehienak: [[balada]]k, [[scherzo]]ak, [[polonesa]]k, [[mazurka]]k eta [[sonata]]k, sarritan, Poloniako herri doinuetan inspiratuak, eta Italiako eragin garbia dutenak; [[orkestra]] eta [[ganbera-musika|ganbera musikarako]] ere egin zituen lan batzuk. Formen eta gaien aniztasunak, melodiak eta hizkuntza teknikoak eskaintzen duten batasunak eta folklorearen erabilera ugari bezain zuhurrak piano estiloaren sortzaile nagusi bihurtu zuten Chopin, [[Robert Schumann|Schumann]] eta Lisztekin batera. Erromantikoa eta malenkoniatsua zen; berak jakin izan zuen, inork ez bezala, giza emozio sakonenak pianoaren bitartez adierazten.