Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
== Biografia ==
=== Haurtzaro eta gaztaroa ===
[[Fitxategi:ZOLA Parents.jpg|thumb|130px|EmileÉmile Zola, umea bereumetan gurasoekin, 1845 aldean.]]
Émile Zola [[Paris]]en jaio zen [[1840]]ko [[apirilaren 2]]an. François Zola italiar ingeniariaren eta Émilie Aubert-en seme bakarra zen. Familia [[Aix-en-Provence]]ra joan zen bizitzera eta han igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Aixeko ikastetxean, [[Paul Cézanne]] izan zuen ikaskide (hari esker, geroago, [[Claude Monet|Monet]], [[Alfred Sisley|Sisley]], [[Camille Pissarro|Pissarro]] eta [[Édouard Manet|Manet]] margolariak ezagutu zituen). Aita hil ostean, diru arazo larriak pairatu zituzten.
 
Parisera itzuli zen amarekin, eta han Saint Luis institutuan sartu zen, baina (frantses ikasgaiaren erruz!) ez zuen batxilergoa ateratzea lortu. Amarentzako zama izan nahi ez zuenez, ikasketak utzi eta lana bilatu zuen. Aduanako biltegian lan egin ondoren, [[1862]]an, ''Hachette'' argitaletxean hasi zen lan egiten, [[1866]]ra arte. Zenbait hilabetetan, ''Hachette''ko publizitate-buru bilakatu zen. Hala zabaldu zitzaizkion idazle ofizioaren ateak: lanbide horretan ari zela idazle eta kazetari asko ezagutu zituen eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Taine]], [[Stendhal]], [[Honoré de Balzac|Balzac]] eta [[Gustave Flaubert|Flaubert]] irakurri zituen. [[1863]]tik aurrera, Zolak hainbat egunkaritako literatura-ataletan idatzi zuen. Bere lehenengo ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen, eta olerkigintza utzi zuen nobelak idazteko.
 
''La Confession de Claude'' ([[1865]], "Clauderen aitorpena") izan zen Zolaren lehen nobela, aspaldiko maitasun grina zorigaitzeko batean oinarritua. Harrezkero literatura izan zuen bizibide, eta nobela mordo bat argitaratu zituen, hurrenez hurren: ''Le Vœu d'une morte'' ([[1866]], "Emakume hil baten aitorpena"), ''Thérèse Raquin'' ([[1867]]), estetika naturalistari hasiera eman ziona, ''Les Mystères de Marseille'' (1867, "Marseillako misterioak"), eta ''Madeleine Ferat'' ([[1868]]). Abangoardiako kritikoaren ospea izan zuen, [[Goncourt anaiak|Goncourtarrak]], Taine eta [[Gustave Courbet|Courbet]] goretsi baitzituen ''Mes Haines'' liburuan (1866, "Nire gorrotoak"), eta Manet, Sisley, Pisarro eta Monet, berriz, ''Mes Salons'' liburuan (1866-1868 "Nire Erakusketak"). Egunkari errepublikazaleetan egin zituen kroniketan, 1868ko maiatzetik [[Frantziako Bigarren Inperioa|Inperioa]] desegin zen artekoak, paisajeak eta garai hartako ohiturak modu poetikoan irudikatu zituen, eta, bestetik, politikari buruzko polemika sutsuak izan zituen. Orduan ari izan zen, baita erehalaber, ''Les Rougon-Macquart'' nobela sailerako trebatzen.
 
=== Arrakasta literarioa ===
[[Fitxategi:ZOLA au Figaro.jpg|thumb|left|140px||Zola ''[[Le Figaro]]n'', Hixen karikatura, 1881ean ''Le Greloten'' argitaratua.]]
[[1870]]eko [[maiatzaren 31]]n, Alexandrine Méleyrekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen haurrik izan. [[Marseilla]]n bizi izan zen, eta gero [[Bordele]]n, 1870eko irailetik [[1871]]ko martxoa arte. Balzac-en miresle sutsua izanez, ''[[La Comédie humaine]]'' eredu gisa hartuz 1871eta [[1893]] artean ''[[Les Rougon-Macquart]]'' bilduma idatzi zuen. Urte haietan, naturalisten buru bihurtu zen. Aldi berean, legebiltzarreko kronika egin zuen 1871tik [[1872]]ra ''La Cloche'' aldizkarirako, eta 1871tik [[1877]]ra ehundaka artikulu idatzi zituen ''Le Sémaphore de Marseille'' egunkarirako: azken sail horretan, nobela hauek argitaratu zituen lehenik: ''La Fortune des Rougon'' ("Rougondarren ondasunak") eta ''La Curée'' (1871), ''Le Ventre de Paris'' (1873, "Parisen sabela"), ''La Conquête de Plassans'' ([[1874]], "Plassansen konkista"), ''La Faute de l'abbé Mouret'' ([[1875]], "Mouret apaizaren hutsegitea"), ''Son Excellence Eugène Rougon'' ([[1876]], "Eugene Rougon jaun txit agurgarria"), ''L'Assommoir'' ([[1877]], "Taberna"). Azken nobela horretako ausardiek arrakasta eta eskandalua ekarri zioten Zolari.
 
1875etik [[1880]]ra literatura eskola berri baten gidari ospea areagotu egin zen bai ''L'Assommoir'' eta ''Nana'' (1880) nobelengatik eta bai ''Bien public'', ''Voltaire'' eta ''[[Le Figaro]]'' aldizkarietan argitaratzen zituen literatura kronikengatik. Ondotikik, [[1881]]-[[1882]]an, artikulu horiek bost bildumatan bildu zituen: ''Le Roman expérimental'' ("Esperimentu bidezko nobela"), ''Les Romanciers naturalistes'' ("Nobelagile naturalistak"), ''Le Naturalisme au théâtre'' ("Naturalismoa antzerkian"), ''Documents littéraires'' (''"Literaturazko dokumentuak"'') eta ''Une campagne'', eta haiekin batera bi ''nouvelle'' bilduma ere argitaratu zituen, ''Le Capitaine Burle'' (1882, "Burle kapitaina") eta ''Naïs Micoulin'' ([[1884]]). Garai hartan antzerki lanak idazten ere ahalegindu zen, alferrik ordea. 1880ean, [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Joris-Karl Huysmans|Huysmans]], [[Henri Céard|Céard]], [[Paul Alexis|Alexis]] eta [[Léon Hennique|Henniquerekin]] batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''Les soirées de Médan'' ("Medango gaualdiak").
 
[[Fitxategi:ZOLA Jeanne Enfants.jpg|thumb|right|130px|Zola eta Jeanne Rozerot gurasoak eta berenDenise bieta umeekinJacques, Denisehaien et Jacquesseme-alabak.]]
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren harrezkero, haren liburu askok ale askoko argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz ere, Zolak etsialdi bat izan zuen bolada hartan, berrogei urte bete zituela: inguruko pertsona batzuk hil zitzaizkion —ama, [[Gustave Flaubert|Flaubert]], [[Louis Edmond Duranty|Duranty]], [[Ivan Turgenev|Tourgenev]] eta [[Édouard Manet|Manet]]—, garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk urrundu zitzaizkion —Huysmans eta Maupassant—, [[1887]]an Bosten Manifestuko egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina, horren ordain, Paul Alexisek eta [[Alfred Bruneau]] musikoak Zolari leial iraun zuten.