Mastaba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Deskribapena: barne lotura zuzenketa
21. lerroa:
 
=== Mastaba saitarrak ===
[[Egiptoko Aro Berantiar]]rean, [[saitar]] garaitik aurrera, mastabek euren jatorrizko forma galdu zuten, lur gainean altxatutako adobezko eraikin xaloak izanez, eta lurrazpiko ganbera kendu zuten. Garai honetan, mastabek, batzuetan, familiako [[Panteoi (arkitektura)|panteoi]] bat izaten zuten, hilobiak bata bestearen gainean jarriz, kanpoko eskailera bat zutelarik gorenen zeudenetara iristeko. Jartze mota bitxi hau oso ohikoa izan zen [[Egipto Beherea|Behe Egipton]], gorpuak, uholdeen hezetasunetik babesteko.
 
Milaka mastaba dago Egipton, horietako asko, margo mural ederrekin apaindutako barne kaperekin. [[Piramideetako Testuak]] ez bezala, hauek beste munduko bizitzako formulak bakarrik zituzten, margolan hauek eguneroko bizitzako informazio iturri bikainak dira.
 
Egiptoar piramideak, ziur aski, mastaben eboluzio bezala garatu ziren, adituen arabera, antzinakoena, [[Sakkarako Piramide Mailakatua|Saqqarako Piramide Mailakatua]], jatorrian, mastaba bat izan zen, geroago zabaldu zena.
 
{{commonskat}}