Gatzaga Buradon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Salinillas puerta de abajo.JPG|thumb|250px|Harresiko beheko atea]]
'''Buradon Gatzaga''' [[Araba]]ko herria da, [[Bastida (Araba)|Bastidako]] udalerrian barne dagoena. [[Arabako Errioxa]] eskualdean dago kokatuta, eta 107 biztanle ditu. Buradon-Gatzagak bere udal-forua eduki zuen, tamalez gaur egun mantentzen ez duena. Foru horren berri 1264ko pribilegio batek ematen digu, eta bertan, Nafarroako mugako hiri itxi bezala definitzen du.
 
Buradon [[goi-ordoki]] batean kokatua dago, [[Ebro]] ibaiaren gainean, eta ongi mantendu den harresia du. Izena ematen dion iturri [[gatz|gazia]]k aberastasuna ekarri zion herriari, etxeen eraikuntza kalitatean antzeman daitekeena.
 
==Ikustekoak==
[[Erdi Aro]]ko gunea oraindik mantentzen duen harresi batez mugatua dago eta zati batean harresiaren ordez etxeen atzealdeak daude.
 
Harresiaren barneko kaleak hiru plazek antolatzen dute: Elizaren Plaza, Plaza Nagusia eta Mendebaldeko Plaza. Harresiaren barnean sare nagusia diseinatzen duten kaleak oraindik tente jarraitzen duten harresiaren ateetatik ateratzen direnak dira, nabarmenena Kale Nagusia, Ipar Hego-mendebalde norabidekoa, Beheko Kalearekin lotuz. Beste kale batzuk, estuagoak, eta horrekin elkarzut direnak, honako hauek dira: Laurel, San Juan, Txikia, Horno eta del Caño. Hiriaren antolaketak «arrain-hezurra»ren eskema jarraitzen du.
 
Sortu zeneko lehenengo faseetatik jaso duguna bere bi kale nagusienen trazadura eta zabalak baino luzeagoak diren orube txikietan egindako banaketa da. Hiriak bere hastapenetan bizi zuena islatzen du, nahiz eta bizipen horiek ertarokoak ez izan. Gainera, ez ditugu ahantzi behar hegalak, atariak, egituraturik gabeko tarteak, etxeen arteko paretak edo eraikinak ez zirela ia gorantz eraikitzen.
Buradon-Gatzagako Hirigune Historikoko elementu nabarmenenak honako hauek dira, besteak beste:
*Harresia
*Sortzez Garbiaren eliza
*Sarmiento, Aiala eta Gebara dorrea (Oñatiko kondeen etxaldean)
*Santa Ana ospitalea.
 
== Ikus, gainera ==