Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
89. lerroa:
Apirilaren 5rako sultana bere azken tropekin heldu zen eta defendatzaileek euren azken posizioak hartu zituzten. defendatzaile gutxiegi zirenez harresi guztien luzaeran hedatzeko, kanpokoak baino ez gordetzea erabaki zen. Konstantinok eta grekoek [[Mesoteichion]] gordeko zuten, hau da, harresien erdiko zatia, bertan Lycus ibaiak hormak zeharkatzen baitzituen. Uste zutenaren arabera zati hori tokirik ahulena zen eta, beraz, erasoa hortik etorriko zelakoan zeuden. Giustiniani, enperadorearen iparralderago jarri zen, [[Myriandrion|Myriandrionen]] (Charisiako ateetan). Geroago, setioak aurrera egin zuenean Mesoteichionera mugitu zen Konstantinorekin elkartzeko, Myriandrion Bocchiardi anaien zaintzapean uzten zuelarik. Minotto eta bere veneziarrak [[Blachernae]] jauregian jarri ziren, Teodoro Caristo, Langasco anaiak eta Chioseko Leonardo artzapezpikuarekin batera. Enperadorearen ezkerretara, hegoalderago, bi komandante jarri ziren Pegae ateak gordetzeko: Cataneo, genoar soldaduekin eta Theophilus Paleologus grekoekin.
 
Pegae Atetik Urrezko Aterako (azken hau Manuel deitutako genoar batek gordetzen zuen) harresiaren zatiak Filippo Contarinik defendatzen zituen. Bitartean, [[Demetrius_Cantacuzenus]] Teodosiar harresietako iparraldeko muturreko zatian jarri zen. Itsasoko harresietan defendatzaile gutxiago zegoen: [[Jacobo_Contarini]] Stoudionen jarri zen, bat-batean bildutako moje grekoen indar bat bere ezkerretara zuelarik eta Orhan printzea Eleutherius portuan. [[Pere Julià]] Jauregi Handian jarri zen genoar eta katalan soldaduekin; Kieveko Isidoro artzapezpikuak penintsularen muturra gordetzen zuen. Itsasoko hormak, Urrezko Adarreko hegoaldeko itsasbazterrean, [[Gabriel Trevisano]] buruzagi zeukaten tropa genoar eta veneziarrek defendatzen zituzten. Bi erreserba taktikoak ere bazeuden hirian, atzerago; bat Petra barrutian lurreko harresien atzeko aldean bertan eta bestea Apostolu Santuen elizatik gertu. Lehenengoa [[Loukas Notaras]] komandantearen menpe zegoen eta bigarrena [[Nicephorus Palaeologus|Nicephorus Palaeologusen]] menpe. [[Alviso Diedo]] veneziarrak itsasontzietan agintzen zuen. Bizantziarrek kanoiak izan arren, otomandarrenenak baino askoz txikiagoak ziren eta haien atzerapenak euren harresiei kalte egiten zien.
 
== Otomandar Inperioaren sorrera ==