Paul Gauguin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t infotaula zuzenketa (sinadura)
No edit summary
20. lerroa:
[[1888]]an [[Bretainia]]ra itzuli zen berriro eta [[Émile Bernard]]ekin batera sintetismoa sortu zuen. Margolaritzari neurri izpiritual bat eman nahirik, sinbolistekiko jakin-mina piztu zitzaion, ideiari lehentasuna eman zion eta artearen jatorrietara itzultzen saiatu zen. Marrazki japoniarren eraginez, lerro eta kolore sotiletara jo zuen. [[Vincent van Gogh|Van Gogh]]-ekin hiru hilabete [[Arles]]-en egin ondoren, bere estiloaren jatortasuna areagotu zuen zenbait obratan (''Le Christ jaune'', 1889; ''La vision après le sermon'', 1889 eta ''B.M. Gauguin'', 1889).
 
Koloreari buruzko teoria neoinpresionistak landu zituen (''Nature morte ripipoint'', 1889). [[Tahiti]]ra joateko erabakia hartu zuen (''Sur[[Tahitiar laemakumeak plagehondartzan]]'', 1891, ''Quand te maries-tu?'', 1892 eta ''L´esprit des morts veille'', 1893), eta anitz lurraldetako eraginak bereganatu zituen. Gaixoturik, [[Paris]]a itzuli eta bere obrak saldu zituen. [[1895]]ean [[Tahiti]]ra joan zen berriro eta ''Never More ''(1897), ''Les seins aux fleurs rouges'' (1897) eta bere testamentutzat jotzen zuen ''D´où venons-nous? Que sommes-nous? Où allons-nous? ''(1897) margotu zituen. Bere buruaz beste egiteko saio baten ondoren, Markesa uhartetara joan zen, eta han bertakoen alde jarri zen, kolonia administrazioaren kontra. Hala ere margotzeari eta eskultura lanak egiteari ez zion utzi (''L´or de leur corps'', 1901; ''Cavaliers sur la plage'', 1902), eta irudien antolamendu berri bat erakutsi zuen.
 
Gauguinen lanak eragin handia izan zuen XX. mendeko margolaritzan eta eskulturan (Derain, Picasso, Modigliani, etab.); kolorearen ikusmoldeari dagokionez, [[fauvismo]]aren aitzindaria izan zen.