El Brujo (Langraiz Oka): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{txantiloi:lanean}} thumb|200px|El Brujo pertsonaia bere jaitsieran. '''El Brujo''' Langraiz Okako (Iruña Oka, Araba) jaietako pert...»
 
No edit summary
1. lerroa:
{{txantiloi:lanean}}
[[Fitxategi:BrujoNanclares.jpg|thumb|200px|El Brujo pertsonaia bere jaitsieran.]]
'''El Brujo''' [[Langraiz Oka]]ko ([[Iruña Oka]], [[Araba]]) jaietako pertsonaia nagusia da.
26 ⟶ 25 lerroa:
|}
 
Lehendabiziko el Brujok, Patxi Hernándezek, 25 urtetan zehar jaitsi zuen elizatik, [[1993]]. urtera arte konkretuki. [[1994]]an azken honen semeak hartu zuen lekukoa eta [[2009]]ko jaitsieran ordukoa bere azken aldia izango zela adierazi zuen. [[2010]]an, El Brujorik ez zegoela ikusita, Langraizko Administrazio Batzarrak aukeraketa prozesua hastea erabaki zuen. Ezarritako baldintza bakarrak hurrengo hauek izan ziren: Langraiztar heldua izatea eta herriko jaietan urtero libre egotea. Erabakia hartzeko herri-galdeketa antolatu zen eta horretatik Óscar Salgado atera zen garaile.
 
== Pertsonaia ==
 
[[Txupinazo]]aren ostean, el Brujo Langraizko elizatik Araba kalera arte luzatzen den kabletik jaisten hasten da fanfarrearen musikarekin batera. Arabako janzkera tradizionalarekin jantzita ateratzen da, eta euritako eta goxokiz beteriko saskia esku bakoitzean daramatza. Jaitsi ahala, aipatutako goxoki horiek behean daudenei eskaintzen dizkie. Ibilbidearen erdia egin ondoren, jaisteari uzten dio bertokoei jaietan ondo pasatzera gonbidatzeko eta ohitura den moduan, olerki bat irakurtzeko. Jaisten berriz hasi aurretik el Brujok ''GORA LANGRAIZ!'' ohiukatzen du.
 
Jaietako protagonista denez, antolatzen diren ekitaldi askotan egon behar du presente, adibidez, [[kalejira]]tan edota mezatan ere bai. Azken hauetan herriko patroiak prozesioan ateratzen dituzte eta [[San Roke]]ri madarizko banda ipintzen diote. Madari horiek apaizak bedeinkatzen ditu eta mezaren ostean bertokoen artean banatzen dira.
 
[[Abuztuaren 16]]ko gauean el Brujok kontrako ibilbidea hartzen du. Goian gelditzen da berriro beste hitzaldi motz bat emateko eta hurrengo urtera arte agurtzen da.
 
== Bibliografia ==