Txomin Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Nobela: barne lotura zuzenketa
No edit summary
11. lerroa:
Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen; garaiko [[euskara]]ren inguruko hainbat tirabirek, hala nola [[bizkaiera]]zale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen, [[Kresala]] bizkaieraz lehenik eta [[Garoa (eleberria)|Garoa]] [[gipuzkera]]z ondoren idatzi zituelarik.
 
[[1918]]an [[Eusko Ikaskuntza]]k [[Oñati]]ko lehen batzar hartan [[Euskaltzaindia]]ren sorrera erabaki zenean batzarkide zela, euskararen saileko taldearen zuzendaritzaz arduratu zen. Hasierako euskaltzainak lau ziren: [[Resurreccion Maria Azkue]] (euskaltzainburu), [[Luis Eleizalde]], [[Arturo Kanpion]] eta [[Julio Urkixo]]. Hurrengo urtean, taldea zabaldu eta aukeratutako zortzien artean agertzen da Txomin Agirreren izena, baina osasun ahula zela medio ibilbide laburra egin zuen akademian. [[1920]]ko [[urtarrilaren 14]]an hil zen Zumaiako kapeilau etxean. Txomin Agirre Ikastola sortu zen bere omenez, ikasketak egitera ezin izan zelako joan, behartsua zelako.
 
== Bibliografia ==