Arkada Social: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
[[2008]] [[otsail]]ean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan [[Des-kontrol]] taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua [[Arrasate]]ko [[Uarkape pilotalekua]]n izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere [[2011]]. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko '''Arri''' ([[Never Surrender]]) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. ''"Beste istorio bat"'' diskoa [[2012]]ko martxoan kaleratu zen, oraingoan [[Mauka Musikagintza]]rekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta ''"Nafarroa hilezkorra"'' abestia ''"Nafarroa 1512-2012"'' bilduman ere sartu zuten.
 
Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat [[2013]]an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten <ref>Mondraberri.comArkada guneanSocialek argitaratutakoemanaldia albisteaeskaini du aurtengo San Fermin jaietan [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=6077363&menuId=9622824&onlypath=true]</ref>. Disko berri hau, ''"Hil orduko bizi"'', abenduaren 3an kaleratu zen<ref>Taldeak Facebook bidez iragarri zuen ''Hil orduko bizi'' diskoa salgai zegoela [https://www.facebook.com/arkadasocial/photos/a.174055829447628.1073741828.153421941511017/201932626659948/?type=3&theater]</ref> berriz ere Mauka Musikagintzaren eskutik. Disko honen birarekin ia bi urtez kontzertuak ematen jarraitu zuten. [[2015]]eko urrian estudioan sartu ziren abesti berriak grabatzeko. Saio honetako abestiak ''"Sin mirar atrás"'' diskoan argitaratu zituzten. Gainera beste abesti bat ''"Mauka vol1 coverrak & ineditoak"'' bilduman sartu zuten. Taldearen 5. lana abendu hasieran kaleratu zen, [[Durangoko Azoka]]ren atarian, non arrakasta handia izan zuen, ia 1000 ale saldu baizituzten<ref>Arkada Socialek 1.000 cd inguru saldu ditu Durangoko Azokan [http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5494948&menuId=7109426]</ref>.
 
[[2016]]ko apirilaren 22an taldearen 4. diskoa berrargitaratu zen. Oraingo honetan CROM Records zigilu espainiar-frantziarrak binilozko LP formatuan argitaratu zuen<ref>CROM Records zigiluaren argitalpenaren iragarkia [https://www.facebook.com/cromrecords/photos/pb.627856833915119.-2207520000.1464123354./1149732658394198/?type=3&theater]</ref>.
 
== Diskografia ==