Francoren diktadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
77. lerroa:
[[1938]]an Prentsaren Legea jaio zen, [[1966]] urterarte indarrean egon zena. Lege honek, aurretiko zentsura berrezarri zuen eta, zuzenean nahiz zeharka, erregimenaren edo Nazioaren izena kaltetzen zuen, gobernuaren Estatu Berriko eginkizunak oztopatzen zituen edo jakinduria asko ez zuen biztanleriaren artean ideia kaltegarriak hedatzen zituen edozein idazki zentsuratzen zuen.
 
==== Gerraosteko iritzi orokor bat ====
[[Gerald Brenan]] idazleak, Espainiako gerraostea ezagutu zuen. Bai berak baita haren moduko [[idazle]] eta intelektual askok ere, behean idatzita dauden ideia eta iritziak zituzten garai horretako Espainiari buruz:
 
"Negargarria da guztiari darion irudia. Animorik gabe eta etsiturik daude herri eta [[ideologia]] guztietako espainiarrak. Gerra zibilean beren hoberena [[fanatismo]]aren eskuetan utzi zuten haiek obsesionaturik dauzka ez gutxitan erru-sentimenduak, ez baitago biharamun okerragorik gerra zibilaren eta terrorearen erreinaldiaren ondoan datorrena baizik. Hara eta hona zabaldu den [[ustelkeri]]ak lotsa eta etsipena sortarazten du, Gobernuaren kontrol-sistemak beren onetik ateratzen ditu negozio-gizonak; bitartean, [[inflazio]] izugarriak estuasun handian utzi ditu erdi mailako klaseak eta hirietako herri xehea, eta jaun eta jabe da gosea [[laborari]]en artean. Bide guztiak itxirik dituen herri bat, hori da Espainiak gaur ematen duen sentsazioa".
 
Gerald Brenan, "La Faz de Espana"
=== Autarkiaren amaiera (1954-1959) ===
[[Autarkia (argipena)|Autarkiaren]] porrotak politika ekonomikoan aldaketa nabari bat ekarri zuen. Prezioak, merkataritza eta ondasunen zirkulazioa partzialki liberatu ziren. [[1952]]an, elikagaien errazionamendua bukatu zen. Neurri hauek ekonomia hobetu zuten, baina [[1954]] urterarte ez zen [[1935]]eko biztanleriaren errenta gainditzea lortu.