Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
83. lerroa:
 
Otomandarren armadaren zatirik handiena Urrezko Adarretik hegoaldera kanpatu zen. Alde batetik, [[Karadja_Pasha]] buruzagi zeukaten Europako tropa erregularrak harresien luzera osoan zehar kokatu ziren. Beste alde batetik, Ishak Pashak gidatzen zituen Anatoliako tropa erregularrak Lycus ibaitik Marmarako itsasoraino kokatu ziren. Mehmedek berak haren denda urre eta gorrixka ezarri zuen [[Mesoteichion|Mesoteichionetik]] gertu; bertan, Janizarien, hau da, elite erregimentuen kanoiak zeutzan. [[Bashi-bazouk|Bashi-bazoukak]] lehenengo lerroaren atzeko aldean sakabanatuta ziren. [[Zagan Pasha|Zagan Pashak]] gidatzen zituen beste indar batzuk Urrezko Adarretik iparralderantz kokatu zituzten. Komunikazioak Adarraren buruko zingiren gainean eraiki zuten errepide baten bidez mantentzen zuten.
 
== Bizantziarren antolaketak eta estrategiak ==
Hiriak 20 km.k luzerako harresiak zituen ( 5,5 km. Teodosiar Harresietan; 7 km. Urrezko Adarreko harresian; 7,5 km. Marmara Itsasoko harresietan); garai haietako harresi sistemarik indartsuenetako bat hain zuzen ere. Harresiak konpondu berriak ziren (Jon VIII.ren agintaldian) eta sasoi onean zeuden. Horrek mendebaldarrek laguntza bidali arte eutsi ahal izango zirela sinestarazi zituen defendatzaileak. Are gehiago, itsas-armada indartsu samarra zeukaten; 26 itsasontzi guztira: 5 Genoar; 5 Veneziar; 3 Kreta Veneziar; [[ancona]]<nowiki/>ko 1; aragoiko 1; frantziako 1 eta 10 bat bizantziar.
 
Apirileko 5rako sultana bere azken tropekin heldu zen eta defendatzaileek euren azken posizioak hartu zituzten. defendatzaile gutxiegi zirenez harresi guztien luzaeran hedatzeko, kanpokoak baino ez gordetzea erabaki zen. Konstantinok eta grekoek [[Mesoteichion]] gordeko zuten, hau da, harresien erdiko zatia, bertan Lycus ibaiak hormak zeharkatzen baitzituen. Uste zutenaren arabera zati hori tokirik ahulena zen eta, beraz, erasoa hortik etorriko zelakoan zeuden. Giustiniani, enperadorearen iparralderago jarri zen, [[Myriandrion|Myriandrionen]] (Charisiako ateetan). Geroago, setioak aurrera egin zuenean Mesoteichionera mugitu zen Konstantinorekin elkartzeko, Myriandrion Bocchiardi anaien zaintzapean uzten zuelarik. Minotto eta bere veneziarrak [[Blachernae]] jauregian jarri ziren, Teodoro Caristo, Langasco anaiak eta Chioseko Leonardo artzapezpikuarekin batera. Enperadorearen ezkerretara, hegoalderago, bi komandante jarri ziren Pegae ateak gordetzeko: Cataneo, genoar soldaduekin eta Theophilus Paleologus grekoekin.
 
== Otomandar Inperioaren sorrera ==