Urduliz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
41. lerroa:
Santa Marina haitzetatik [[Bizkaia|Bizkaiko]] kostalde guztia ikusten da, Luzero puntatik Billao lurmuturreraino. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. [[XIX. mendea]]ren amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin Butroiko gaztelua eraiki zen.
 
[[XX. mendea|XX. mende]] hasierara arte Urduliz nekazarienmonotxu herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, [[Bizkaia|Bizkaiko]] bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, [[Bilbo]]rekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, [[Bizkaia|Bizkaiko]] industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.
 
Azken urteetan, eraikitzeko lur asko izan, eta [[Bilbo]]tik hurbil zegoela eta, biztanle asko erakarri ditu herriak.