Bearnoko Bizkonderria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: Informazioa gehitu
9. lerroa:
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak Frantziako koroari lotu. Hala ere, bere seme Luis XIII.ak Frantziako Estatuen eskaera bati egin behar izan zienzion aurre 1616an: bere menpeko lurralde guztiak Frantziari lotzea. Errege gazteak ere hala agindu zuen, baina Bearno-Nafarroak muzin egin zion aginduari. Puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako lurrenjabetzen auzia eta, [[1620]]an, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] halaondare eginhori Elizari itzul zedinzekion agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, eta Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan agertu zen Pauera. Bearnoko hiriburura sartu, eta bere tronutik, Frantziako koroapean batzea agindu zuen bai Bearnoko bizkonderria bai [[Nafarroa Beherea]].
 
== Ikus, gainera ==