Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia Zibila|guardia zibilek]] [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kideak bahitu zituzten [[Baiona]]ko [[Tonneliers karrika]]n, haien lagun batek [[Arrangoitze]]ko jaietara joateko utzi zien autora sartzean. Bezperan, senide eta lagun batzuekin poteoan ari zirelarik, nabarmena izan zen ezezagun batzuek egiten zieten jarraipena.<ref>{{es}} [http://elpais.com/diario/2000/01/14/espana/947804411_850215.html Dos testigos afirman que los etarras vieron a policías españoles vigilándoles Dicen que sospecharon de un coche en el que iban dos personas], ''elpais.com'', 2000-01-14.</ref> Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
 
Gau horretan bertan, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] alderdiko [[Julen ElorriagaElgorriaga]]
Gipuzkoako gobernadore zibila eta [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]] Guardia Zibileko komandantea atentatu lekura joan ziren. [[Arrasate]]ko ospitalean gaua igaro ondoren, goizeko seirak aldera berri bat jaso zuten Intxaurrondoko kuarteletik: "Frantzian bi erori dira, eta hona ekarriko dituzte", Lasa eta Zabala bahiturik zeuden lekura erreferentzia eginez.