Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
1995eko [[ekainaren 21]]ean, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Euskal Herrira iritsi ziren. Zekartzan hegazkina [[Donostia-Hondarribia aireportua|Hondarribiko aireportua]]n lurreratu zen arratsaldez. Aireportuko atarian senitarteko, lagun eta herritar ugari bildu ziren bi gazteen senitartekoei babesa eman eta gorpuen bahiketa salatzeko. Espainiar poliziaren eta bildutakoen artean istiluak sortu ziren, eta hainbat lagun zauritu ziren. Carlos Bueren epaileak gorpuak heldu bezain laster lurpera zitzaten emandako aginduaren aitzakian, polizia indarrek gorpuak bahitu eta maite zituztenei haiengana gerturatzen utzi gabe eraman zituzten Tolosara. Hilerrian bildu zirenek ezin izan zieten azken agurra lasai eman GALek eraildako bi gazteei. [[Ertzaintza]]k gogor egin zuen senitarteko eta adiskideen aurka, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Lasa eta Zabalaren familiek gogor salatu zuten polizia autonomikoaren jarrera. Hurrengo egunean Santa Maria parrokia leporaino bete zen bi gazteei eskainitako elizkizunean.
 
[[2000]]ko maiatzean, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k sententzia atera zuen: [[Enrique Rodríguez Galindo|Enrique Rodriguez Galindo]], [[Julen ElorriagaElgorriaga]], [[Angel Vaquero]], [[Felipe Bayo Leal]] eta [[Enrique Dorado]] Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu, erail eta desagerrarazteagatik 365 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. Aipatutako bakar batek ere ez ditu hamar urte eman kartzelan. Lekukoek azaldu dutenez, kartzelan egon ziren bitartean tratu preferentziala jaso zuten. Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den [[GAL]] kasuarekin loturiko sei kasuetako bat izan zen, guztira GAL erakundeak 27 pertsona erail zituen arren.
 
[[2008]]ko urriaren 18an, berriz ere istilu larriak izan ziren Tolosako herrian, Madrilgo Audientzia Nazionaleko [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz [[Ertzaintza]]k Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galarazi baitzuen.