«Bearnoko Bizkonderria»: berrikuspenen arteko aldeak

→‎Historia: Informazioa gehitu
(→‎Historia: Informazio gehiago)
(→‎Historia: Informazioa gehitu)
Bere lehendabiziko legebiltzarra, ''Cour Major'' izenekoa, [[1080]]. urtean sortu zuten, hau da [[Ingalaterra]]koa baino 185 urte aurrerago. Bearno, Gaskoinia bihurtzen ari zen Baskoniako dukerrian zegoen 1053. urte arte, baina orduan [[Akitaniako dukerria]]k bere hegalpean hartu zuen Gaskoinia, eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren bitartez [[Ingalaterrako Erresuma]]ri lotuta egon zen mende batez (1242-1347). Aldiz,[[1290]]ean Bearno [[Foixko konderria|Foix konderriaren]] eskuetan geratu zen, eta [[1347]]an ingelesak [[Akitania]]tik joan zirenean, [[Gaston III.a Foix-Biarnokoa|Gaston III.a Febusek]] bere Foix konderria Frantziako erregearen menpe izatea agindu zuen, baina ez Bearnoko bizkonderria. Bearno burujabe geratu zen, eta [[Paue]] bizkonderriko hiriburu bilakatu zen (1463).
 
1479tik aurrera Foix etxeko familia [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako errege-erregin]] ere bilakatu zen oinordetza bidez, eta harrezkero Nafarroak eta Bearnok elkarrekin egin zuten bidea 1512 arte Foix-Labrit leinuaren eskutik. 70eko hamarkadatik aurrera, bere burujabetza nabarmendu nahi izan zuen, ''printzerri'' izena lehenetsiz, ''bizkonderri'' baino. 1512tik aurrera, Gaztela-Espainiako armadek Nafarroaren Pirinioz hegoaldeko [[Nafarroako konkista|lurraldeak menpean hartu]] ondoren, Nafarroa Behereak eta [[Bearno]]k burujabe jarraitu zuten Nafarroako Erresuma independentearen barruan.
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantzia]]ko errege bilakatu zenean, ez zizkion bere herrialdeak Frantziako koroari lotu. Puri-purian zen Bearnon eta Nafarroa Beherean Eliza katolikoari hamarkada batzuk lehenago bahitutako lurren auzia eta, [[1620]]an, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.ak (Nafarroako II.ak)]] hala egin zedin agindu zuen. Nafarroa eta Bearnoko agintariek uko egin zioten, eta Frantzia eta Nafarroako erregea armada baten buruan agertu zen Pauera. Bearnoko hiriburura sartu, eta bere tronutik, Frantziako koroapean batzea agindu zuen bai Bearnoko bizkonderria bai [[Nafarroa Beherea]].