Akustika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t →‎Lehenbiziko lanak: barne lotura zuzenketa
15. lerroa:
Prozesu akustikoen fisikaren ulermenak [[Iraultza Zientifikoa]]n zehar eta ondoren azkar egin zuen aurrera. [[Galileo]]k (1564-1642) eta Mersennek (1588-1648) hari bibrakorren lege guztiak aurkitu zituzten modu independentean, duela 2000 urte Pitagorasek hasitako lana amaituz. Galileok idatzi zuen «Uhinak, airean zehar hedatzen direnak, soinudun gorputz baten [[bibrazio]]en ondorioz sortzen dira, [[belarri]]an dugun [[tinpano]]a estimulatuz, buruak soinu gisa interpretatzen duena», horrela, akustika fisiologiko eta psikologikoaren hasiera finkatuz.
 
1630-1680 bitartean, soinuak airean zuen abiaduraren ([[soinuaren abiadura]]) neurketa esperimentalak egin ziren, ikertzaile multzo baten bitartez, horien artean Mersenne nabarmenduz. Bitartean [[Newton]]ek (1642-1727) solidoentzako uhin-abiaduraren formula lortu zuen, akustika fisikoaren oinarrietako bat dena (''[[Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica|Principia]]'', 1687).
 
=== Ilustraziotik aurrera ===