Anthony Comstock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{AEB}} → {{banderaikur|AEB}} (2)
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
23. lerroa:
 
== Biografia ==
Comstock New Canaan herrian jaio zen, Estatu Batuetako Connecticut estatuan. Oso kultura eskasako gizona zen: familia puritano pobre baten semea, haren ikasketa bakarra elizan jasotakoa izan zen baina haren ustez [[Biblia]]rekin nahikoa zuen, "Adanek paradisuan ez zuen besterik behar izan".<ref>Fuld, 112.or.</ref> Gerra Zibilan Iparraldearen alde borrokatu zuen (1863-1865). Urte haietan, soldaduen artean, [[birao]]en aurkako borrokan nabarmendu zen. Behin gerra bukatuez gero New Yorkera joan zen eta han [[Young Men's Christian Association]] elkartearen partaidea egin zen. Hiri berean, [[1873]]an [[Society for the Suppression of Vice]] erakundea sortu zuen. Elkarte honen helburu nagusia bizioen aurka eta moral publikoaren alde aritzea zen. Urte berean haren lehenengo lorpena izan zuen: Estatu Batuetako Kongresua "Comstock Legea" bezala ezagutu den ekimena onartu zuen; horren arabera, postaz ezin zen ez material lizuna ezta ere [[antisorgailu|kontrazepzio metodoak]] zabaldu. Ekimen horren ondorioz postan [[zentzura|zentsura]] antzeko sistema ezarri zen ezen Postak horrelako materialen zabaltzearen kontrako sistemak ezarri izan baitzituen. Iritzi publikoan nahiz eta bere formazio falta nabarmena, eragin handia lortu zuen eta horri esker garaipen politiko asko lortu zuen. Bere biktimak izan ziren, besteak beste, [[George Bernard Shaw]], [[Victoria Woodhull]], [[Tennessee Claflin]]. Posta zerbitzu barruan benetako poliziaren statusa zuen, pistola eramateko eskubidea barne. Comstock 1892tik Summit herrian bizi izan zen, Nueva Jerseyn, eta bertan hil zen, 1915an.
[[Fitxategi:NewYorkSocietyForTheSuppressionOfVice.jpg|thumbnail|Society for the Suppresion of Vice-ren zigilua.]]