Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bi puntu
1. lerroa:
'''PizkundeaErrenazimentua'''<ref name="Euskalterm&HiztegiBatua">[http://www1.euskadi.net/euskalterm/ Euskalterm terminologia-bankuan] ''Pizkunde'' eta ''Errenazimentu'' izenak proposatzen dira, ordena horretan; eta bi horiek daude onartuta, inolako oharrik gabe, euskara batuko hitzak arautzen dituen ''Hiztegi Batua''n. ''Elhuyar gaztelania-euskara'' hiztegiak ''Errenazimentu'' izena dakar.</ref> edo '''Errenazimentua'''<ref name=Euskalterm&HiztegiBatua/> —zenbaitetan ''Berpizkundea''<ref>Ibon Sarasolaren [http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=renacimiento ''Zehazki'' hiztegian hala ageri da], baina ''Hiztegi Batua''k ''pizkunde'' hobesten du «berpizkunde» sarreran.</ref> edo ''Errenaisantza''<ref>EHUren Arte Ederrak tituluaren [http://www.ehu.es/p200-content/eu/pls/entrada/plew0040.htm_asignatura_next?p_sesion=&p_cod_idioma=EUS&p_en_portal=S&p_cod_centro=320&p_cod_plan=BARTE201&p_anyoAcad=act&p_menu=principal&p_cod_asig=11180&p_ciclo=X&p_curso=X&p_vengo_de=asig_cursos ikasgaietan] forma hau erabiltzen da, baina ''Hiztegi Batua''n ez da ageri, ez eta hemen aipatu diren gainerako hiztegietan ere.</ref> ere deitua— [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendea|XVI. mendeetako]] kultura mugimendua izan zen, [[Behe Erdi Aroa]]n [[Florentzia]]n hasi eta geroago [[Europa]]n zehar hedatuz joan zena. Hitza orduko garai historikoa izendatzeko ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko aldaketak ez zirela Europa osoan batera gertatu. [[Pizkundeko humanismo|Pentsamendu humanistari]] oso loturik dagoen mugimendu kultural horren oinarria Antzinate klasikoaren iturrietara itzultzea izan zen.
 
[[Fitxategi:David von Michelangelo.jpg|thumb|right|250px|<small>[[Michelangelo]]ren Dabid eskultura ([[Florentzia]]ko Arte Eder Akademia), [[Goi Pizkunde]]ko artearen adibidea.</small>]]
11. lerroa:
Pizkundeak Erdi Aroko artearekin lotura guztiak moztu zituen berariaz, mespretxuz barbaro eta [[godo]]en estilotzat hartzen baitzuen. Era berean, [[Iparraldeko Europa]]ko arte garaikidearen aurka zegoen. Europako eboluzio artistikoaren ikuspuntutik, Pizkundeak ordura arte nagusi izan zen batasun estilistikoaren apurtzea ekarri zuen.
 
== Ezaugarriak: ==
=== Gizakia ===
[[Fitxategi:Da Vinci Vitruve Luc Viatour.jpg|thumb|right|220px|<small>''Vitruvioren Gizona'', [[Leonardo da Vinci]]ren marrazkia, arte eta zientziaren arteko konbinaketaren adibidea.</small>]]