Andima Ibinagabeitia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Bizitza: barne lotura zuzenketa
19. lerroa:
Aita, Galo Ibiñagabeitia, [[Elantxobe]]ko eskolako irakaslea, kartzelan egon zen [[Ramon Goikoetxea]]ren ''Ami Vasco'' liburua banatzeagatik.
 
[[Tutera]]ko [[jesusen Konpainia|jesuiten]] ikastetxean batxillerra egiten ari zela [[Orixe]] eduki zuen irakasle [[1918]] eta [[1919]] artean. Andimak apaiz sartzea erabaki eta [[1921]]ean [[Loiolako Santutegia|Loiolako]] jesuiten ikastetxera joan zen [[Humanitateak|Humanitate]] eta [[Historia]] ikasketak egitera. [[1923]]an egin zituen apaiz izateko boto txikiak. Loiolan irakurri zuen ''Ami Vasco'', urte batzuk lehenago aita kartzelara eraman zuen liburua, eta Loiolan ere piztu zitzaion euskararekiko maitasuna. [[Jokin Zaitegi]] bezalako lagunekin batera talde euskaltzale txikia osatu zuen. Ikastetxean [[euskal literatura]]ren gaineko eskola apurrak jaso zituen, Aita Jose Maria Estefania irakasleak emanik. [[1923]]koa da ezagutzen zaion lehen euskarazko lana, ''Lore ederrenak'' izeneko poema.
 
Filosofia, Matematika eta Metafisika ikasketak [[Oña]]n ([[Burgos]]) egin zituen, eta Teologia eta Zuzenbide Kanonikokoak Belgikan. [[1935]]-[[1936]] ikasturtean, lehen meza emateko denbora gutxi falta zitzaiola, [[Jesusen Konpainia]] uztea erabaki zuen, instituzio zurrun haren barnean obedientzia botoa betetzea ezinezkoa egiten zitzaiola-eta, bereziki euskararen inguruko gaietan.