Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
[[1870]]eko [[maiatzaren 31]]n Alexandrine Méleyrekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen haurrik izan. [[Marseilla]]n bizi izan zen, eta gero [[Bordele]]n, 1870eko irailetik [[1871]]ko martxoa arte. Balzac-en miresle sutsua izanez, ''[[La Comédie humaine]]'' eredu gisa hartuz 1871eta [[1893]] artean ''[[Les Rougon-Macquart]]'' bilduma idatzi zuen. Urte haietan, naturalisten buru bihurtu zen. Aldi berean, legebiltzarreko kronika egin zuen 1871tik [[1872]]ra ''La Cloche'' aldizkarirako, eta 1871tik [[1877]]ra ehundaka artikulu idatzi zituen ''Le Sémaphore de Marseille'' egunkarirako: azken sail horretan, nobela hauek argitaratu zituen lehenik: ''La Fortune des Rougon'' ("Rougondarren ondasunak") eta ''La Curée'' (1871), ''Le Ventre de Paris'' (1873, "Parisen sabela"), ''La Conquête de Plassans'' ([[1874]], "Plassansen konkista"), ''La Faute de l'abbé Mouret'' ([[1875]], "Mouret apaizaren hutsegitea"), ''Son Excellence Eugène Rougon'' ([[1876]], "Eugene Rougon jaun txit agurgarria"), ''L'Assommoir'' ([[1877]], "Taberna"). Azken nobela horretako ausardiek arrakasta eta eskandalua ekarri zioten Zolari.
 
1875etik [[1880]]ra literatura eskola berri baten gidari ospea areagotu egin zen bai ''L'Assommoir'' eta ''Nana'' (1880) nobelengatik eta bai ''Bien public'', ''Voltaire'' eta ''[[Le Figaro]]'' aldizkarietan argitaratzen zituen literatura kronikengatik. Ondotikik, [[1881]]-[[1882]]an, artikulu horiek bost bildumatan bildu zituen: ''Le Roman expérimental'' ("Esperimentu bidezko nobela"), ''Les Romanciers naturalistes'' ("Nobelagile naturalistak"), ''Le Naturalisme au théâtre'' ("Naturalismoa antzerkian"), ''"Documents littéraires"'' (''"Literaturazko dokumentuak"'') eta ''Une campagne'', eta haiekin batera bi ''nouvelle'' bilduma ere argitaratu zituen, ''Le Capitaine Burle'' (1882, "Burle kapitaina") eta ''Naïs Micoulin'' ([[1884]]). Garai hartan antzerki lanak idazten ere ahalegindu zen, alferrik ordea. 1880ean, [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Joris-Karl Huysmans|Huysmans]], [[Henri Céard|Céard]], [[Paul Alexis|Alexis]] eta [[Léon Hennique|Henniquerekin]] batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''Les soirées de Médan'' ("Medango gaualdiak").
 
[[Fitxategi:ZOLA Jeanne Enfants.jpg|thumb|right|130px|Zola Jeanne Rozerot eta beren bi umeekin, Denise et Jacques.]]
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren harrezkero, haren liburu askok ale askoko argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz ere, Zolak etsialdi bat izan zuen bolada hartan, berrogei urte bete zituela: inguruko pertsona batzuk hil zitzaizkion —ama, [[Gustave Flaubert|Flaubert]], [[Louis Edmond Duranty|Duranty]], [[Ivan Turgenev|Tourgenev]] eta [[Édouard Manet|Manet]]—, garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk urrundu zitzaizkion —Huysmans eta Maupassant—, [[1887]]an Bosten Manifestuko egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina, horren ordain, Paul Alexisek eta [[Alfred Bruneau]] musikoak Zolari leial iraun zuten.
 
[[1888]]an, Zolak aldaketa handia izan zuen bere bizitzan, aldi baten amaiera eta beste aldi baten hasiera, alegia. Jeanne Rozerot neska gaztearekin maitemindu zen, eta bi ume izan zituen harekin. Zola biziberritu egin zen hartara, eta ''Les Rougon-Macquart'' saila bukatu ahal izan zuen: ''Au Bonheur des Dames'' ([[1883]], "Emakumeen zorionerako"), ''Germinal'' ([[1885]]), ''Le Rêve'' (1888, "Ametsa"), ''La Bête humaine'' ([[1890]], "Giza piztia"), ''L'Argent'' ([[1891]], "Dirua"), ''La Débacle'' ([[1892]], "Hondamena") eta ''Le Docteur Pascal'' ([[1893]], "Pascal doktorea"); eta hala onartu zuten kritikoek tradizio errealistaren eta kritikoaren nobela handiaren maisu ezin ukatuzko, Balzac, [[Stendhal]] eta Flauberten ondoren.
 
Beste bi nobela ziklo hasi zituen berehala, aurrekoa baino laburragoak, baina obra trinkoagoekin: hiru hirien zikloa —''Lourdes'' ([[1894]]), ''Rome'' ([[1896]]) eta ''Paris'' ([[1898]])— bere garaiko gizartea aztertzen zutena, eta ''Les Quatre Évangiles'' ("Lau Ebanjelioek") saila —''Fécondité'' ([[1899]], "Emankortasuna"), ''Travail'' ([[1901]], "Lana"), ''"Vérité"'' ([[1903]], "Egia") eta ''Justice'' ("Zuzenbidea")— idazlanerako oharrak.
39. lerroa:
=== Dreyfus afera eta heriotza ===
{{sakontzeko|Dreyfus afera|J'accuse…!}}
Idazle ospetsua izanez, hausnartu barik [[Dreyfus afera]] zeritzon liskar politikoan sartu zen, [[Alfred Dreyfus]] kapitainaren errugabetasuna aldarrikatuz. Dreyfus [[judu]]ari alemaniarrentzako espioitza egitea leporatu zioten, eta [[1895]]an publikoki gradua kendu eta biziarteko zigorra ezarri zioten, [[antisemitismo|antisemita]] kanpaina gogor baten erdian. [[1898]]an ''[[L’Aurore]]'' egunkarian ''[[J'accuse…!]]'' ("Salatzen dut…!") artikulu ospetsua argitaratu zuen. Artikulua Frantziako Presidentearentzako gutun irekia zen, Armadako ofizial ugariren portaera salatzen zuena. Artikulu honen ondorioz, urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta saihestekoziotenez, [[Londres]]en erbesteratu zen, presondegia saihesteko. [[1899]]an herriratu zen, Gobernuak barkatu ondoren. Azkenik, [[1906]]an Dreyfus kapitaina erabat salbuetsi zuten.
 
[[1902]]an, blokeatutako [[tximinia]] blokeatu baten erruz, etxean ito zen bere etxean. Ikerketaren arabera, halabeharrezko ezbeharra izan zen baina, Dreyfus aferaren ondorioz etsai ugari zituenez, hilketa ez zen guztiz baztertu. [[Montmartre]]ko hilerrian lurperatu zuten; gero, [[1908]]an, haren errautsak [[Parisko Panteoia|Parisko Panteoira]] eraman zituzten.
 
== Zolaren lan literarioa ==