Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = EmileÉmile Zola
| irudia = Emile Zola.jpg
| zabalera = 200px
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Frantzia]]
}}
'''EmileÉmile Zola''' ([[Paris]], [[1840]]ko [[apirilaren 2]]a – Paris, [[1902]]ko [[irailaren 29]]a) frantziar idazlea izan. [[Naturalismo (artea)|Naturalismoarenaren]] aita eta ordezkari nagusitzat hartua da. [[Alfred Dreyfus]] aferari buruzko artikulu ospetsu bat idatzi zuen, epaiketaren berrikusterako erabakigarria izan zena.
 
== Biografia ==
=== Haurtzaro eta gaztaroa ===
[[Fitxategi:ZOLA Parents.jpg|thumb|130px|Emile Zola umea bere gurasoekin, 1845 aldean.]]
EmileÉmile Zola [[Paris]]en jaio zen [[1840]]ko [[apirilaren 2]]an. FrancoisFrancçois Zola, italiar ingeniariaren, eta EmilieÉmilie Auberten seme bakarra zen. SendiaFamilia [[Aix-en-Provence]]ra joan zen bizitzera, eta igaro zuen Emilek haurtzaroa eta nerabezaroa. Aixeko ikastetxean [[Paul Cézanne]] izan zuen ikaskide (berarihari esker, geroago, [[Claude Monet|Monet]], [[Alfred Sisley|Sisley]], [[Camille Pissarro|Pissarro]] eta [[Édouard Manet|Manet]] margolariak ezagutu zituen). Aita hil ostean, diru arazo larriak pairatu zituzten.
 
Parisera itzuli zen amarekin, eta han Saint Luis institutuan sartu zen, baina (frantses ikasgaiaren erruz!) ez zuen batxilergoa ateratzea lortu. Amarentzako zama izan nahi ez zuenez, ikasketak utzi eta lana bilatu zuen. Aduanako biltegian lan egin ondoren, [[1862]]an Hachette argitaletxean hasi zen lan egiten, [[1866]]ra arte. Zenbait hilabetetan, Hachetteko publizitate-buru bilakatu zen. Hala zabaldu zitzaizkion idazle ofizioaren ateak: lanbide horretan ari zela idazle eta kazetari asko ezagutu zituen eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Taine]], [[Stendhal]], [[Honoré de Balzac|Balzac]] eta [[Gustave Flaubert|Flaubert]] irakurri zituen. [[1863]]tik aurrera, Zolak hainbat egunkaritako literatura-ataletan idatzi zuen. Bere lehenengo ipuinak eta artikuluak argitaratu zituen, eta olerkigintza utzi zuen nobelak idazteko.
 
''"La Confession de Claude"'' ([[1865]], "Clauderen aitorpena") izan zen Zolaren lehen nobela, aspaldiko maitasun grina zorigaitzeko batean oinarritua. Harrezkero literatura izan zuen bizibide, eta nobela mordo bat argitaratu zituen hurrenez hurren : ''"Le VoeuVœu d'une morte"'' ([[1866]], "Emakume hil baten aitorpena"), ''"ThereseThérèse Raquin"'' ([[1867]]), estetika naturalistari hasiera eman ziona, ''"Les MysteresMystères de Marseille"'' (1867, "Marseillako misterioak"), eta ''"Madeleine Ferat"'' ([[1868]]). Abangoardiako kritikoaren ospea izan zuen, [[Goncourt anaiak|Goncourtarrak]], Taine eta [[Gustave Courbet|Courbet]] goretsi baitzituen ''"Mes Haines"'' liburuan (1866, "Nire gorrotoak"), eta Manet, Sisley, Pisarro eta Monet, berriz, ''"Mes Salons"'' liburuan (1866-1868 "Nire Erakusketak"). Egunkari errepublikazaleetan egin zituen kroniketan, 1868ko maiatzetik [[Frantziako Bigarren Inperioa|Inperioa]] desegin zen artekoak, paisajeak eta garai hartako ohiturak modu poetikoan irudikatu zituen, eta, bestetik, politikari buruzko polemika sutsuak izan zituen. Orduan ari izan zen, baita ere, ''"Les Rougon-Macquart"'' nobela sailerako trebatzen.
 
=== Arrakasta literarioa ===
[[Fitxategi:ZOLA au Figaro.jpg|thumb|left|140px||Zola ''[[Le Figaro]]n'', Hixen karikatura, 1881ean ''Le Greloten'' argitaratua.]]
[[1870]]eko [[maiatzaren 31]]n Alexandrine Méleyrekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen haurrik izan. [[Marseilla]]n bizi izan zen, eta gero [[Bordele]]n, 1870eko irailetik [[1871]]ko martxoa arte. Balzac-en miresle sutsua izanez, ''[[La Comédie humaine]]'' eredu gisa hartuz 1871eta [[1893]] artean ''[[Les Rougon-Macquart]]'' bilduma idatzi zuen. Urte haietan, naturalisten buru bihurtu zen. Aldi berean legebiltzarreko kronika egin zuen 1871tik [[1872]]ra ''La Cloche'' aldizkarirako, eta 1871tik [[1877]]ra ehundaka artikulu idatzi zituen ''Le SemaphoreSémaphore de Marseille'' egunkarirako: . Arestian aipatu denazken sail horretan, nobela hauek argitaratu zituen lehenik : ''"La Fortune des Rougon"'' ("Rougondarren ondasunak") eta ''"La CureeCurée"'' (1871), ''"Le Ventre de Paris"'' (1873, "Parisen sabela"), ''"La ConqueteConquête de Plassans"'' ([[1874]], "Plassansen konkista"), ''"La Faute de l'abbeabbé Mouret"'' ([[1875]], "Mouret apaizaren hutsegitea"), ''"Son ExcellenceExcéllence EugeneEugène Rougon"'' ([[1876]], "Eugene Rougon jaun txit agurgarria"), ''"L´'Assommoir"'' ([[1877]], "Taberna"). Azken nobela horretako ausardiek arrakasta eta eskandalua ekarri zioten Zolari.
 
1875etik [[1880]]ra literatura eskola berri baten gidari ospea areagotu egin zen bai ''"L´'Assommoir"'' eta ''"Nana"'' (1880) nobelengatik eta bai ''Bien public'', ''Voltaire'' eta ''[[Le Figaro]]'' aldizkarietan argitaratzen zituen literatura kronikengatik. Ondotikik, [[1881]]-[[1882]]an, artikulu horiek bost bildumatan bildu zituen : ''"Le Roman experimentalexpérimental"'' ("Esperimentu bidezko nobela"), ''"Les Romanciers naturalistes"'' ("Nobelagile naturalistak"), ''"Le Naturalisme au théâtre"'' ("Naturalismoa antzerkian"), ''"Documents litteraireslittéraires"'' (''"Literaturazko dokumentuak"'') eta ''"Une campagne"'', eta haiekin batera bi ''nouvelle'' bilduma ere argitaratu zituen, ''"Le Capitaine Burle"'' (1882, "Burle kapitaina") eta ''"Naïs Micoulin"'' ([[1884]]). Garai hartan antzerki lanak idazten ere ahalegindu zen, alferrik ordea. 1880ean, [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Joris-Karl Huysmans|Huysmans]], [[Henri Céard|Céard]], [[Paul Alexis|Alexis]] eta [[Léon Hennique|Henniquerekin]] batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''"Les soireessoirées de MedanMédan"'' ("Medango gaualdiak").
 
[[Fitxategi:ZOLA Jeanne Enfants.jpg|thumb|right|130px|Zola Jeanne Rozerot eta beren bi umeekin, Denise et Jacques.]]
Zolatarrak moduz bizitzen hasiak ziren harrezkero, haren liburu askok ale askoko argitaraldiak izan baitzituzten. Hala eta guztiz ere, Zolak etsialdi bat izan zuen bolada hartan, berrogei urte bete zituela: inguruko pertsona batzuk hil zitzaizkion -ama—ama, [[Gustave Flaubert|Flaubert]], [[Louis Edmond Duranty|Duranty]], [[Ivan Turgenev|TourguenievTourgenev]] eta [[Édouard Manet|Manet]]-, garai batean ikasle izan zituen idazle batzuk urrundu zitzaizkion -Huysmans—Huysmans eta Maupassant-Maupassant—, [[1887]]an Bosten Manifestuko egileek eraso zakarrak egin zizkioten, baina, horren ordain, Paul Alexisek eta [[Alfred Bruneau]] musikoak Zolari leial iraun zuten.
 
[[1888]]an Zolak aldaketa handia izan zuen bere bizitzan, aldi baten amaiera eta beste aldi baten hasiera, alegia. Jeanne Rozerot neska gaztearekin maitemindu zen, eta bi ume izan zituen harekin. Zola biziberritu egin zen hartara, eta ''Les Rougon-Macquart'' saila bukatu ahal izan zuen: ''"Au Bonheur des Dames"'' ([[1883]], "Emakumeen zorionerako"), ''"Germinal"'' ([[1885]]), ''"Le ReveRêve"'' (1888, "Ametsa"), ''"La Bête humaine"'' ([[1890]], "Giza piztia"), ''"L Argent"'' ([[1891]], "Dirua"), ''"La DebacleDébacle"'' ([[1892]], "Hondamena") eta ''"Le Docteur Pascal"'' ([[1893]], "Pascal doktorea"); eta hala onartu zuten kritikoek tradizio errealistaren eta kritikoaren nobela handiaren maisu ezin ukatuzko, Balzac, [[Stendhal]] eta Flauberten ondoren.
 
Beste bi nobela ziklo hasi zituen berehala, aurrekoa baino laburragoak, baina obra trinkoagoekin: Hiruhiru hirien zikloa -''"Lourdes"'' ([[1894]]), ''"Rome"'' ([[1896]]) eta ''"Paris"'' ([[1898]])- bere garaiko gizartea aztertzen zutena, eta ''"Les Quatre EvangilesÉvangiles"'' ("Lau Ebanjelioek") saila -''"Fécondité"'' ([[1899]], "Emankortasuna"), ''"Travail"'' ([[1901]], "Lana"), ''"Vérité"'' ([[1903]], "Egia") eta ''"Justice"'' ("Zuzenbidea") idazlanerako oharrak.
 
[[Fitxategi:Zola grave on cimetiere de montmartre paris 02.JPG|thumb|left|100px|Zolaren hilobia [[Montmartre]]ko hilerrian.]]
=== Dreyfus afera eta heriotza ===
{{sakontzeko|Dreyfus afera|J'accuse…!}}
Idazle ospetsua izanez, hausnartu barik [[Dreyfus afera]] zeritzon liskar politikoan sartu zen, [[Alfred Dreyfus]] kapitainaren errugabetasuna aldarrikatuz. Dreyfus [[judu]]ari prusiarrentzakoalemaniarrentzako espioitza egitea leporatu zioten, eta [[1895]]an publikoki gradua kendu eta biziarteko zigorra ezarri zioten, [[antisemitismo|antisemita]] kanpaina gogor baten erdian. [[1898]]an ''[[L’Aurore]]'' egunkarian ''[[J'accuse…!]]'' ("Salatzen dut…!") artikulu ospetsua argitaratu zuen. Artikulua Frantziako Presidentearentzako gutun irekia zen, Armadako ofizial ugariren portaera salatzen zuena. Artikulu honen ondorioz urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta saihesteko [[Londres]]en erbesteratu zen. [[1899]]an herriratu zen, Gobernuak barkatu ondoren. Azkenik [[1906]]an Dreyfus kapitaina erabat salbuetsi zuten.
 
[[1902]]an, blokeatutako [[tximinia]] baten erruz, ito zen bere etxean. Egindako ikerketa baten arabera halabeharrezko ezbeharra izan zen, baina, Dreyfus aferaren ondorioz etsai ugari zituenez, hilketa ez zen guztiz baztertu. [[Montmartre]]ko hilerrian lurperatu zuten, baina [[1908]]an bere errautsak [[Parisko Panteoia|Parisko Panteoira]] eraman zituzten.
48. lerroa:
Zolak nobelaren teoria orokor bat egin zuen, aldi berean balio zitzaiona bai bere aitzindariak eta bere garaiko idazleak epaitzeko neurritzat eta bai nobelak idazteko eredutzat. Naturalista eta [[naturalismo (artea)|naturalismo]] hitzak [[biologia]]ko, [[filosofia]]ko eta arte ederretako hizkeretatik hartu zituen bere nobelagintza definitzeko. Zolak bazekien [[Stendhal]]ek, [[Charles Baudelaire|Baudelairek]] eta [[Hyppolyte-Adolphe Taine|Tainek]] izadiaren eta gorputzaren benetako irudikatze adierazgarriaren zentzuan erabiliak zituztela hitz horiek, eta bazekien errusiarrek ere eskola erretorikoari kontra jarririk baliatzen zituztela. Zolak kontzeptu horren adiera horiek guztiak bildu zituen beraz edertasunaren tradizio akademikoari aurre egiteko.
 
Artean eta, bereziki, nobelagintzan egiak izan behar zuela nagusi zen haren ideia nagusia. Naturalismoaren egia [[zientzia]]ren egiaren pareko urratsen ondorioa zen beraz: behatzea, dokumentatzea, aztertzea, saiatzea, eta ondorioak zehaztea. Ukazioak definitzen zuen era berean egia: idealismoaren, dogmatismoaren eta debekuen tankera eta molde guztiak arbuiatzen zituen. Gauza bakarra hartu beharra zegoen, haren ustez, kontuan: ''"gizadiagizateria sorkari benetako eta betierekoetan bildua eta haien bidez ikusia eta irudikatua"''. Analisia eta artistaren nortasuna elkartzeko kezkak tenka eta tirabira sortzen zuen teoria naturalistaren baitan, baina Zolak ez zuen sekula bere sormen lana egia estetikoen ziurtasunen mende jarri.
 
Naturalismoaren oinarri-oinarrizko balioei esker, Zolak zehatz epaitu zituen bere garaiko nobela eta antzerkia. Egia antzemateko baliabide gisa erabili zuen Zolak naturalismoa, biologian hitz horrek biltzen zituen pentsamoldearen eta metodoaren eraginez. Naturalismoaren indarrak osagai berri-berri bat ekarri zuen bere garaiko nobelagintzara: gorputza bere biluztasunean eta bere desioetan antzematea eta agerian jartzea.
71. lerroa:
* ''Thérèse Raquin'' (1867)
* ''Madeleine Férat'' (1868)
* ''Le Roman ExperimentalExpérimental'' (1880)
 
* ''Les Rougon-Macquart''
100. lerroa:
** ''Paris'' (1898)
 
* ''Les Quatre EvangilesÉvangiles''
** ''Fécondité'' (1899)
** ''Travail'' (1901)