Ehun metro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
}}
{{izenburu etzana}}
'''''Ehun metro''''' [[Ramon Saizarbitoria]]k idatzitako bigarren [[eleberri]]a da, lehen aldiz [[1976]]an argitaratu zena. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAkide]] batek [[polizia]]rengandik ihesi [[Donostia]]ko [[Konstituzio plaza]]n eraila izan aurretik korrika egiten dituen azken metroak kontatzen ditu, bere haurtzaroko bizipenak, [[klandestinitate]]ko egunak, iraganeko amodiozko harreman bat, egunkarietako titularrekin, beste gazte bati egindako itaunketa polizialekin eta kaleko jendearen iruzkinekin tartekatzen diren bitartean. Heriotza gertatu den tokitik gertu poliziak atxilotu eta itaundutako beste gaztea ETAkidearekin halabeharrez loturik suertatuko da. [[Hego Euskal Herria]]n [[frankismo]]aren garaian bizi zen giro zapaltzailea ere islatzen du eleberriak, bereziki [[euskara]]ren aurkakoa. [[Narratiba|Narrazioa]] estilo berezi batez garatzen da, garai hartako [[euskal literatura]] berritu zuten moldeak baliatuz; hain zuzen ''[[flash-back]]'', [[collage]], [[elipsi (erretorikanarratologia)|elipsi]] eta bestelako baliabideak erruz erabiltzen dira kontakizunean, irakurleari elementu horiek guztiak lotzen uzteko.
 
''Ehun metro'' eleberriak 14 argitalpen izan ditu 2011 urtera arte eta lau hizkuntzatara itzulia ere izan da. [[1985]]an [[zinema]]ra eraman zuen [[Alfonso Ungría|Alfonso Ungria]] zuzendariak ''[[Ehun metro (filma)|Ehun metro]]'' izenburuarekin.