«Göteborg»: berrikuspenen arteko aldeak

322 bytes added ,  Duela 4 urte
== Kirolak ==
Hiriko kirol talde nagusia [[IFK Göteborg]]. Suediako futbol talde onenetakoa da, [[Malmö FF]]-rekin lehia gogorrean dabilena. Suediako 18 liga eta 7 kopa irabazi ditu, eta 1980. hamarkadan nazioartean ere bikain ibili zen, bi [[UEFA Europa League|UEFA Kopa]] irabaziz eta [[UEFAko Txapeldunen Liga|Europako Kopako]] finalerdietara iritsiz 1986an eta 1993an.
 
Suediako futbol talde zaharrena ere Göteborgekoa da, [[Örgryte IS]], 1887an sortu zena. 1896 eta 1928 artean 13 Liga irabazi zituen garai hartan Suediako talde arrakastatsuena izan zelarik. 1985ean lortu zuen hamalaugarrena eta 2000 urtean eskuratu zuen Kopa bakarra. Gaur egun ordea hirugarren mailan ari da jokatzen.
 
1995eko [[atletismo]]ko munduko txapelketa bertan jokatu zen. [[Maratoi]]ko proban, [[Martín Fiz|Martin Fiz]] gasteiztar kirolaria izan zen txapeldun.
66.086

edits