Irristaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
No edit summary
7. lerroa:
** [[izotz]]ezko patinaje.
** [[Gurpil gaineko patinaje]]
 
== Izotzezko patinaje ==
'''Izotz-patinaje, izotz-patinaketa''' edo '''izotz gaineko''' '''irristaketa artistikoa''' izotz gainean praktikatzen diren irristaketa mota batzuk dira. Praktikatzeko, gehienetan irristailu zuriak erabili ohi dira baina beltzak ere izan daitezke (mutilek erabili ohi dituzte patin beltzak). Patinen takoia egurrezkoa izan ohi da.
 
Izotzezko gainazal baten gainean burutzen da kirol hau eta gainazal izoztua artifiziala edota naturala izan daiteke. Gainazala artifiziala izatekotan, leku itxietan jarduten da, pabiloietan; eta horiek askotan harmailak dituzte eta bertan izotzezko patinajeko kirol-lehiaketak egin ahal dira.
Badaude plastiko familiako material batzuk, oso irristakorrak, izotz-patinaje kirola praktikatzeko edozein tenperaturatan. Azken urteetan jendarteratu egin dira "izotz sintetiko" deritzan materialeko pistak. Hau, gainazal bat da eta bertan irristatu egin ahal da beste pistatan bezala baina ez da benetako izotzezkoa baizik eta polietilenozkoa; plastikozko mota bat, oso gogorra.
Izotz sintetikoaren heltzearekin (izotz ekologikoa ere esaten zaio), irristaketa mota honen bilakaera izugarria izan da eta benetako izotzaren antzekotasuna gero eta handiagoa lortu egin da.
Gainera, izotz sintetikoaren erabilera ugaritu egin da azken urteotan areto-pistetan, non kontsumo elektrikoa faktore oso garrantzitsu bat da. Zentzu honetan, Patinaje Federazio Ingelesak ''(National Ice Skating Association of Uk'') onartu eta gomendatu zuen pista hauek bere erabilpenerako. "Izotz sintetiko" materialetako pisten abantailetariko bat, bere muntaketa eta mantentze-lana oso merkeak direla da, ez dutelako ia kontsumo elektrikorik behar eta erabiltzen den materiala ez % 100 birziklagarria delako.
 
== Gurpil gaineko patinaje ==
Lurrez egindako gainazal desberdinen gainean praktikatzen da, gehienetan asfaltozko gainazaletan, hormigoizkoak edo terrazozkoak. Praktika daiteke egurrezko gainazal lau-lauetan ere.
Gurpil gaineko patinajea leku jakin batzuetan praktikatu ahal da; hala nola, zirkuitu eta lur-pistetan. Leku ez espezifikoetan praktikatzen da ere bai, kaleetan esate baterako.
Irristailuak edo patinak bi motatakoak izan daitezke: patin klasikoak, "quad" bezala ere ezaguna, lau gurpil ditu, bi bikoteka antolatuta. Lerroko patinak edo lerroko-irristailua, izotzezko-irristailuen antolaera oso antzeko dauka; beheko partean daukan marraza txikia ordezkatuz eta gurpil batzuk lerrokatuta jartzen (bi eta bost gurpilen artean). Gurpilen arteko diametroa berrogeita hiru eta ehun eta hamar milimetroen artekoa izaten da. 2000.urtearen hasieran, irristailuaren aldaera bat erabiltzen hasi zen "clap" deitua; gaur egun ez dela ia erabiltzen.
 
== Ikus, gainera ==