Hidraulika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Hidraulika''', fluidoen propietate espezifikoen funtzioan, hauen portaera aztertzen duen [[fisika|fisikaren]] adarra da. Hau da, [[jariakin|jariakinen]] propietate mekanikoak aztertzen ditu jasan ditzaketen indarren arabera. Hau guztia, [[Masa|masari]] aurka egiten dioten [[indar|indarren]] eta likidoak jasaten dituen baldintzen araberakoa da, betiere likidoaren [[Biskositate|biskositatearekin]] erlazionatuak.
'''Hidraulika''' [[fluidoen mugimendu]]a eta oreka ikuspegi praktikotik aztertzen duen [[ingeniaritza]]ren alorra da; [[hidrodinamika]] ur-lasterrei nola aplika dakiekeen aztertzen du. [[Zinematika]], [[hidrometria]] eta [[hidrostatika]] dira hidraulikaren atal nagusiak. Erabilera asko ditu, libre nahiz hodi itxietan mugitzen diren fluidoen propietateak aztertzerakoan. Esate baterako, hodietan zehar ibiltzean fluidoek jasaten dituzten karga-galerak kalkulatzen ditu, edo ibai baten zoruan dauden [[sedimentu]]en mugikortasuna. Hidraulikak bitarteko egokiak eskaintzen ditu, besteak beste, hiri eta lantegietarako [[ur-banaketa]]ko sareak antolatzeko, [[urtegi]]ak eraikitzeko, urtegietan ur-jauziaren energiaz baliatu behar diren makinen ezaugarriak kalkulatzeko, eta ureztatze-sareak eraikitzeko.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
[[Fitxategi:Table of Hydraulics and Hydrostatics, Cyclopaedia, Volume 1.jpg|thumb|300px|Hidraulikaren eta hidrostatikaren adierazpena.]]
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Jatorria eta sorkuntza ==
[[Kategoria:Ingeniaritza hidraulikoa]]
 
[[Kategoria:Ura]]
=== Energiaren sorkuntza ===
 
[[Fitxategi:Tuebingen-gerstenmuehle.jpg|thumb|200px|Gurpil-hidraulikoa.]]
 
Antzina, energia-iturri nagusia greziar “errota” izan zen, behealdean uretan murgildutako paleta batzuk zituen egurrezko ardatz bertikal batez osatua. Errota hau aleak ehotzeko erabili zen, horretarako ardatzak beheko makina zeharkatzen zuen goiko makina biraraziz. Horrelako errotek korronte azkarra behar dutenez, segur aski Ekialde Erdiko eskualde malkartsuetan dute sorlekua, nahiz eta [[Plinio Zaharra|Plinio Zaharrak]] errota hauen sorlekutzat [[Italia|Italiako]] iparraldea hartu. Errota hauek txikiak eta motelak ziren normalean; harriaren biraketa-abiadura gurpilaren abiaduraren berdina zenez, ehotzeko kapazitatea oso baxua zen, eta ondorioz, errota hauek eremu lokalean erabiltzen ziren. Hala ere, [[Turbina hidrauliko|turbina hidraulikoaren]] aitzindaritzat jotzen dira.
 
Ardatz horizontala eta gurpil bertikala duten errota hidraulikoak K.a.I. mendean eraikitzen hasi ziren Marco Vitruvio Polione ingeniari militarraren eskutik. Pertsiar gurpilean edo “Saqiy”an oinarritu izan zitekeen errota, eraikitzeko orduan. Pertsiar gurpila ura igotzeko erabiltzen zen; hau gauzatzeko, ontziak zituen gurpilean barreiaturik eta animalia edo gizakiaren indarraz baliatuz gurpila birarazten zuten. Gurpil hau Egipton erabili zen K.a.IV. mendean.
 
Vitruviar gurpila kontrako noranzkoan biratzen zuen gurpila zen. Alea ehotzeko diseinatuta zegoen, gurpilak makina mugikorrera egurrezko engranaje bidez atxikita zeuden, 5:1 balioko erredukzioa lortzearren. Mota honetako lehenengo errotetan, ura azpitik pasatzen zen.
 
Aurrerago, goitik elikatutako gurpila efizienteagoa zela konturatu ziren, ontzi huts eta beteen pisu-diferentzia aprobetxatzen zelako. Horrelako errotek instalazio gehigarri bat behar zuten uraren hornikuntza kontrolatzeko. Normalean, presak erabiltzen ziren, honela, urtegiak lortuz.
 
Mota honetako errota, aurretik zegoena baino energi iturri handiagoa izan zen, alearen ehotzearen hobekuntzaz aparte, industria operazio askoren mekanizaziorako bidea ireki baitzuen. Behetik elikatutako erromatar aroko errota batek, 2 metroko diametroa duen gurpil batekin hornituta, 180 kg ale eho zitzakeen ordu batean. Asto batek edo bi gizonek mugitutako errota batek aldiz, 4,5 kg ale eho zitzakeen ordu batean.
Kristo ondorengo IV. mendetik aurrera, dimentsio handiko errotak erabiltzen hasi ziren erromatar inperioan. Barbegalen, Arlesetik gertu, 310. urtean, goitik elikatutako 16 gurpil erabili ziren aleak ehotzeko, bakoitzak 2,7 metrotako diametroa zuela. Bakoitzak, egurrezko engranajeen bidez, bi makina abiarazten zituen. Errota honen kapazitatea orduko 3 tonakoa zen; 80 milako biztanleria zuen herri bat elikatzeko soberan. [[Arles|Arleseko]] biztanleria garai hartan 10 mila pertsonakoa zen eta honetxegatik zonalde esanguratsu bat hornitzen zuen.
 
Harritzekoa da Vitruvioren errotak fama hartu ez izana erromatar inperioan hirugarren edo laugarren mende arte. Garai hartan esklaboak eta eskulan merkea eskura izanda, ez zuten beharra kapital-xahutzea ekartzen zuen aktibitate bat gauzatzeko; gainera, [[Vespasiano]] enperadoreak energia hidraulikoari uko egin ziola esaten da.
 
== Elementuak ==
 
=== Gurpil hidraulikoa ===
 
[[Fitxategi:Hama-3 norias.jpg|thumb|left|300px|Ur-gurpila Haman - [[Siria]].]]
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], gurpil hidraulikoari hainbat erabilpen eman zitzaizkion industrian. 1086. urtean idatzitako ''[[Domesday Book]]'' liburu ingelesak vitruviar motatako 5624 [[errota]] erregistratzen ditu. Errota hauek hainbat zereginetarako baliatu ziren, hala nola, [[Zerrategi|zerrategiak]] abiarazteko, mineral-eta zereal-errotetan, metala lantzeko [[Mailu|mailudun]] errotetan, fundizioetarako hauspoa elikatzeko, besteak beste. Horrela, garrantzizko papera eduki zuten jarduera industrialen lurraldeen banaketa berregiteko.
 
Erdi Aroan energia lortzeko garatu zen beste errota haize-errota izan zen. Errota hauek [[Persia|Persian]] garatu ziren VII. Mendean, eta badirudi Asia erdialdeko otoitz-gurpiletan oinarritu zirela. Barkuetako beletan oinarritu zirela dioen beste hipotesi ez-konfirmatu bat badago. Errota hauek ura ponpatzeko erabili ziren Persian; bi pisuz osatutako eraikuntzak ziren. Beheko pisuan 10 edo 12 hegalez abiarazten zen gurpil bat zegoen ardatz bertikal bati konektatuta, eta honek mugimendua transmititzen zion goialdean kokatutako makina bati. Errota mota hau Europako iparraldera XIII. mendean iritsi zen.
 
[[:Kategoria:Ura Hidraulika]]
[[:Kategoria: Ingeniaritza hidraulikoa]]
[[:Kategoria: Fluidoen mekanika]]