Bizantziar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
59. lerroa:
[[Basilio I.a]] (867-886) mazedoniar dinastiaren sortzaileak egoera baretzea lortu zuen. Ondorengoek, [[Leon VI.a Jakituna]] Fotiosen ikasleak (886-912) eta [[Konstantino VII.a|Konstantino VII.a Porfirogenetak]], aurrekoen bide berari jarraitu zioten aurrekoaren lanari, eta [[X. mendea]]n Bizantziok susperraldia izan zuen [[Erroman I.a]], [[Erroman II.a]] ''Teofano'', [[Nizeforo II.a Fokas]] eta [[Joan I.a Tzimiskes]] enperadoreen eskutik.
 
Garai horretako Inperioaren aldi gorena [[Basilio II.a Bulgaroktonoa|Basilio II.a Bulgaroktono]] (''Bulgariarren Hiltzailea'', 976-1025) enperadorearekin etorri zen: aurreko enperadoreek konkistaturiko lurraldeei eusteaz gainera, aristokrazia lurjabearen matxinada zapaldu zuen errusiarren laguntzaz, eta, gerra gogor baten ondoren, [[Bulgaria]] hartu zuen (1018). Ondoko enperadoreen garaian, galdutako onurak berreskuratu zituen aristokraziak arian-arian, eta Erromaren eta Bizantzioren arteko zisma betiko gauzatu zen ([[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]], 1054). [[SeljukarSeljuktar Inperioa|SeljukarrenSeljuktarren]] eta [[normandiar]]ren lehen erasoek arras ahuldu zuten inperioa ondoko urteetan.
 
=== Komnenotarren dinastia (1081-1185) ===