Seljuktarren dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Divrigi02.jpg|200px|right|thumb|Seljuk dinastiaren armarria, [[Divriği]]ko Mezkita Handia.]]
'''Seljuk dinastia''' [[X. mendea|X.]]-[[XIII. mendea|XIII. mendeetan]] [[Iran]], [[Siria]] eta [[Anatolia|Asia Txikian]] hedatu zen turkiar dinastia izan zen. Oro har, [[Asia|Mendebaldeko Asiara]] zabaldu ziren lehen turkiarrei ematen zaie ''seljukarseljuktar'' izena.
 
Dinastia [[Seljuk]] buruzagiak sortu zuen [[X. mendea]]n. Haren agintepean, [[Sir Daria|Syr Daria]] ibaiaren lurretara aldatu ziren ''oghuz'' turkiarrak eta musulman [[sunismo|sunni]] bihurtu ziren. [[1055]]. urtean, [[Toghril Beg]], lehen seljuk errege garrantzitsua, [[Bagdad]] hiriaz jabetu zen, eta [[Alp-Arslam]] haren ondorengoak [[Armenia]] konkistatu ([[1064]]). [[Siria]] aldera hedatu zen haren eragina, [[Alepo]] hiriraino, eta [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] menderatu zituen [[Manzikerteko gudua|Manzikerteko Guduan]] ([[1071]]). [[Malik Shah]] ondorengo erregeak ([[1072]]-[[1092]]) [[Anatolia|Asia Txikiko]] alde handiena bereganatu zuen, eta [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] itsasotik [[Turkestan]]eraino zabaltzen zen inperio bat eratu zuen. Asasinoen eta [[xiismo|xiiten]] aurka izan zituen borroka handiengatik ere, ortodoxia sunnia zabaldu zuen inperioan, horretarako sortu zituen [[madrasa]] edo eskolen bitartez. [[Malik Shah]] hil ondoren banatu zen inperioa. [[Sanjar]]ek ([[1096]]-[[1157]]) hartu zuen ekialdea, eta Persiako sultanerria sortu zuen ([[1194]]an amaiatu zen seljuk dinastia Persian).
 
Siriako seljuk printzerriak berehala arabiartu ziren: [[Damasko]] ([[1104]]), Alepo ([[1117]]), baina [[Asia Txikiko sultanerria]], bizantziarren edo, arabiarrek deitu bezala ''rumen'', lurraldea okupatu zuena, biziki indartu zen [[Manzikerteko gudua|Manzikerteko Guduaren]] ondoren ([[1071]]), eta egungo turkiarren lurraldea gorpuztu zen han. SeljukarrakSeljuktarrak bizantziarren, [[Gurutzadak|gurutzatuen]], turkiar danishmendiarren eta [[armenia]]rren aurka borrokatu ziren. [[1080]]. urtetik aurrera, Asia Txikiko kostaldea utzi eta Anatoliako mendietara jo behar izan zuten, gurutzatuei ezin eutsi zietela. [[XII. mendea]]n, biderik gabe geratu ziren gurutzatuak Anatolian barrena, eta [[Kilij Arslan II.a]]k ([[1155]]-[[1192]]) erabat menderatu zituen danishmendiarrak eta Anatoliako turkiarren buruzagi nagusi geratu zen bizantziarren, gurutzatuen eta ekialdeko armeniarren aurrean.
 
[[XIII. mendea]]ren hasieran, lurralde ugari kendu zizkieten turkiarrek bizantziarrei eta armeniarrei, eta [[Kaykobad I.a]]ren garaian ([[1219]]-[[1237]]), Anatolia ia osorik zegoen turkiarren mendean. [[1243]]. urtean, ordea, [[Mongolen Inperioa|mongolak]] nagusitu ziren [[Kense Dagh-eko Gudua]]n, eta [[1307]]an erregeorde bat ezarri zuten [[Konya]]ko lurraldean. Anatoliako gainerako lurretan ''beylik'' edo turkiar printzerri txiki batzuk eratu ziren, eta geroago ([[XIV. mendea]]n) haietako batek, otomandarren printzerriak, hartu zuen seljuk inperioa berritzeko xedea.
13. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:SeljukarSeljuktar Inperioa]]
 
[[az:بویوک سلجوق ایمپئرییاسی]]